Jarraitu aldaketak

Fitxategiko aldaketen segimendua egiteko erabilgarriak diren komandoak zerrendatzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Jarraitu aldaketak


Grabatu aldaketak

Uneko dokumentuan egindako aldaketa bakoitzaren jarraipena egiten du egilearen eta dataren arabera.

Babestu aldaketak

Egindako aldaketen eginbidea desaktibatzea edo erabiltzailearen pasahitzik gabe aldaketak onartzea edo ezestea eragozten du.

Erakutsi

Grabatutako aldaketak erakusten edo ezkutatzen ditu.

Kudeatu

Onartu edo ezetsi grabatutako aldaketak.

Iruzkina

Idatzi grabatutako aldaketaren iruzkina.