Irudi-mapen editorea

URLak gune bero deitzen diren area zehatz batzuetan, grafiko batean edo grafiko multzo batean erants daitezke. Irudi-mapa bat gune bero bat edo gehiagoren talde bat da.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Irudi-mapa (hau ere objektuaren laster-menuan)


Irudiei gune bero klikagarriak gehitzea

Gune beroen hiru mota marraz daitezke: laukizuzenak, elipseak eta poligonoak. Gune bero batean klik egiten denean, URLa arakatzaile-leihoan edo zehaztutako markoan irekitzen da. Gunearen gainean sagua jartzen duzunean zein testu agertuko den ere zehatz daiteke.

Aplikatu

Irudi-mapan egindako aldaketak aplikatzen ditu.

Ikonoa

Aplikatu

Ireki

MAP-CERN, MAP-NCSA edo SIP StarView ImageMap fitxategi-formatuetan lehendik dauden irudi-mapak kargatzen ditu.

Ikonoa

Ireki

Gorde

MAP-CERN, MAP-NCSA edo SIP StarView ImageMap fitxategi-formatuetan gordetzen ditu irudi-mapak.

Ikonoa

Gorde

Hautatu

Irudi-mapan editatzeko gune bero bat hautatzen du.

Ikonoa

Hautatu

Laukizuzena

Grafikoa arrastatzen duzun tokian laukizuzen formako gune bero bat marrazten du. Ondoren, gunearen Helbidea eta testua idatz daitezke, eta gero, URLa ireki nahi duzun lekuan, hautatu Markoa eremua.

Ikonoa

Laukizuzena

Elipsea

Gune bero eliptiko bat marrazten du grafikoa arrastatzen duzun lekuan. Ondoren, gunearen Helbidea eta testua idatz daitezke, eta gero, URLa ireki nahi duzun lekuan, hautatu Markoa eremua.

Ikonoa

Elipsea

Poligonoa

Poligono formako gune bero bat marrazten du grafikoan. Egin klik ikono honetan, arrastatu grafikoa, eta ondoren egin klik poligonoaren alde bat definitzeko. Hurrengo aldea amaitzea nahi duzun lekura eraman, eta ondoren egin klik. Errepikatu hori poligonoaren alde guztiak marraztu arte. Amaitutakoan poligonoa ixteko, egin klik bikoitza. Ondoren, gunearen Helbidea eta testua idatz daitezke, eta gero URLa ireki nahi duzun lekuan hautatu Markoa eremua.

Ikonoa

Poligonoa

Forma libreko poligonoa

Forma libreko poligonoan oinarritutako gune bero bat marrazten du. Egin klik ikonoan, eta eraman hura gune beroa marraztu nahi duzun lekura. Marraztu forma libreko marra bat eta askatu forma ixteko. Ondoren, gunearen Helbidea eta testua idatz daitezke, eta gero URLa ireki nahi duzun lekuan hautatu Markoa eremua.

Ikonoa

Forma libreko poligonoa

Editatu puntuak

Hautatutako gune beroaren forma alda daiteke aingura-puntuak editatuz.

Ikonoa

Editatu puntuak

Mugitu puntuak

Hautatutako gune beroaren aingura-puntu indibidualak lekuz alda daitezke.

Ikonoa

Mugitu puntuak

Txertatu puntuak

Gune beroaren eskeman klik egiten duzun lekuan aingura-puntu bat gehitzen du.

Ikonoa

Txertatu puntuak

Ezabatu puntuak

Hautatutako aingura-puntua ezabatzen du.

Ikonoa

Ezabatu puntuak

Aktibo

Hautatutako gunearen hiperesteka desgaitzen edo gaitzen du. Gune desgaitu bat gardena da.

Ikonoa

Aktibo

Makroa

Arakatzaile batean hautatutako gunean klik egitean exekutatzen den makro bat eslei daiteke.

Ikonoa

Makroa

Propietateak

Hautatutako gunearen propietateak defini daitezke.

Ikonoa

Propietateak

Helbidea:

Sartu hautatutako gunean klik egitean irekiko den fitxategiaren URLa. Dokumentuan aingurara joan nahi izanez gero, helbideak honelako itxura izan behar du: "fitxategia:///C/dokumentua_izena#aingura_izena".

Testua:

Idatzi arakatzaileko gune batean sagua jartzen denean bistaratuko den testua. Ez bada testurik idazten, Helbidea bistaratzen da.

Markoa:

Idatzi URLa irekitzeko helburuko markoaren izena, edo zerrendatik marko-izen estandar bat ere hauta daiteke.

Marko moten zerrenda

Grafikoaren ikuspegia

Irudi-mapa bistaratzen du, horrela, guneetan klik egin dezakezu eta edita ditzakezu.