Marko mugikorraren propietateak

Hautatutako markoaren propietateak aldatzen ditu. Markoek HTML dokumentu bat daukatenean funtzionatzen dute ondoen, bai eta beste HTML dokumentu batean txertatzen direnean ere.

Komando hau erabiltzeko...

Hautatu marko bat, eta aukeratu Editatu - Objektua - Propietateak

Ireki hautatutako markoaren laster-menua - aukeratu Propietateak


Izena

Idatzi marko mugikorraren izena. Izenak ezin ditu eduki zuriuneak, edo karaktere bereziak, eta ezin du hasi azpimarrarekin ( _ ).

Edukia

Idatzi marko mugikorrean bistaratu nahi duzun fitxategiaren bide-izena eta izena. Bestela, Arakatu botoian klik egin eta bistaratu nahi duzun fitxategia hauta dezakezu. Adibidez, honakoa sar dezakezu:

Arakatu

Aurkitu marko mugikorreran bistaratu nahi duzun fitxategia, eta ondoren sakatu Ireki aukera.

Korritze-barra

Gehitu edo kendu korritze-barra bat hautatutako marko mugikorretik.

Aktibatuta

Marko mugikorraren korritze-barra bistaratzen du.

Desaktibatuta

Marko mugikorraren korritze-barra ezkutatzen du.

Automatikoa

Markatu aukera hau uneko marko mugikor aktiboak korritze-barra izan dezakeen, beharrezkoa denean.

Ertza

Marko mugikorraren ertza bistaratzen edo ezkutatzen du.

Aktibatuta

Marko mugikorraren ertza bistaratzen du.

Desaktibatuta

Marko mugikorraren ertza ezkutatzen du.

Betegarria

Definitu marko mugikorraren ertzaren eta markoaren edukiaren arteko karaktere-tartea, baldin eta markoaren barneko eta kanpoko dokumentuak HTML dokumentuak badira.

Zabalera

Sartu marko mugikorraren eta haren edukiaren eskuineko eta ezkerreko ertzen artean utzi nahi duzun tarte horizontala zenbatekoa den. Markoaren barneko eta kanpoko dokumentuek HTML dokumentuak izan behar dute.

Lehenetsia

Tarte horizontal lehenetsia aplikatzen du.

Altuera

Sartu zenbatekoa izango den marko mugikorraren eta haren edukiaren goiko eta beheko ertzen artean utzi nahi duzun tarte bertikala. Markoaren barneko eta kanpoko dokumentuek HTML dokumentuak izan behar dute.

Lehenetsia

Tarte bertikal lehenetsia aplikatzen du.