Editatu estekak
Uneko dokumentuaren esteka bakoitzaren propietateak edita daitezke, iturburu-fitxategiaren bide-izena barne. Komando hau ez da erabilgarri egongo uneko dokumentuak ez baditu beste fitxategi batzuekin lotzen dituen estekak.
Estekak dituen fitxategi bat irekitzen duzunean, estekak eguneratu nahi dituzun galdetuko dizu. Estekatutako fitxategia gordetako lekuaren arabera, eguneratze-prozesuak hainbat minutu iraun ditzake.
DDE estekak dituen fitxategi bat kargatzen ari bazara, estekak eguneratu nahi dituzun galdetuko dizu. Ezetz erantzun dezakezu, ez baduzu konexiorik ezarri nahi DDE zerbitzariarekin.
Egin klik bikoitza zerrendako esteka batean fitxategiaren elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Elkarrizketa-koadro horretan beste objektu bat hauta daiteke esteka horrentzat.
Windows fitxategiaren elkarrizketa-koadroan fitxategi bat irekitzen baduzu URL baten bidez, Windowsek fitxategiaren kopia lokal bat irekitzen du. Kopia hori Internet Explorerren cache-an kokatuta dago. LibreOffice aplikazioaren fitxategiaren elkarrizketa-koadroak urruneko fitxategia irekitzen du.
Iturburu-fitxategia
Iturburu-fitxategiaren bide-izena erakusten du.
Elementua
Iturburu-fitxategia azkenekoz zein aplikaziotan gorde zen (ezagutuz gero) erakusten du.
Mota
Iturburu-fitxategiaren fitxategi mota (adibidez, grafikoa) erakusten du.
Egoera
Iturburu-fitxategiaren informazio osagarria erakusten du.
Automatikoa
Fitxategia irekitzean estekaren edukia eguneratzen du automatikoki. Iturburu-fitxategian egiten den edozein aldaketa esteka dagoen fitxategian bistaratzen da. Estekatutako grafiko-fitxategiak eskuz egunera daitezke soilik. Aukera hau ez da erabilgarri egongo estekatutako grafiko-fitxategi batentzat.
Automatikoa aukera DDE esteketan soilik erabil daiteke. DDE esteka bat txertatzeko, kopiatu fitxategi bateko edukia eta itsatsi Editatu - Itsatsi berezia aukeratuz. Ondoren, hautatu Esteka koadroa. DDE delakoa testuan oinarritutako estekatze-sistema bat da, eta bistaratutako dezimalak bakarrik kopiatzen dira helburuko orrian.
Eskuz
Esteka eguneratzeko ezinbestekoa da Eguneratu botoian klik egitea.
Eguneratu
Hautatutako esteka eguneratzen du. Horrela, estekatutako fitxategiaren gordetako azken bertsioa bistaratzen da uneko dokumentuan.
Aldatu
Aldatu hautatutako estekaren iturburu-fitxategia.
Eten esteka
Iturburu-fitxategiaren eta uneko dokumentuaren arteko esteka eteten du. Uneko dokumentuko iturburu-fitxategian azkenekoz eguneratutako edukia gordetzen da.