Dokumentu maisuen nabigatzailea

Dokumentu maisu batean Nabigatzailea alda daiteke ikuspegi normalaren eta ikuspegi maisuaren artean.

Dokumentu maisuak eta azpidokumentuak

Nabigatzaileak dokumentu maisuaren osagai nagusiak zerrendatzen ditu. Saguaren erakuslea azpidokumentu baten izenaren gainean jartzen baduzu, azpidokumentuaren bide-izen osoa bistaratuko da.

Nabigatzaileko ikuspegi maisuak ondorengo ikonoak bistaratzen ditu:

Txandakatu maisuaren ikuspegia

Maisuaren ikuspegitik ikuspegi normalera aldatzen da, eta alderantziz.

Ikonoa

Txandakatu maisuaren ikuspegia

Editatu

Editatu Nabigatzailearen zerrendan hautatutako osagaien edukia. Hautatutakoa fitxategia bada, fitxategia editatzeko irekiko da. Hautatutakoa indize bat bada, indizearen elkarrizketa-koadroa irekiko da.

Ikonoa

Editatu

Eguneratu

Egin klik eta aukeratu eguneratu nahi duzun edukia.

Ikonoa

Eguneratu

Hautapena

Hautapenaren edukia eguneratzen du.

Indizeak

Indize guztiak eguneratzen ditu.

Esteka

Esteka guztiak eguneratzen ditu.

Denak

Eduki guztiak eguneratzen ditu.

Editatu esteka

Komando hau aurkitzeko, egin klik eskuineko botoiaz nabigatzailean txertatutako fitxategi batean.Hautatutako fitxategiaren esteka-propietateak aldatzen ditu.

Txertatu

Fitxategi bat, indize bat edo dokumentu berri bat txertatzen du dokumentu maisuan.

Iradokizun-ikonoa

Dokumentu maisuan fitxategiak txertatzeko mahaigainetik fitxategi bat arrastatu eta Nabigatzailearen ikuspegi maisura jaregin.


Ikonoa

Txertatu

Aurkibidea

Dokumentu maisuan indize bat edo aurkibide bat txertatzen du.

Fitxategia

Dokumentu maisuan lehendik dagoen fitxategi bat (edo gehiago) txertatzen du.

Dokumentu berria

Azpidokumentu berri bat sortzen edo txertatzen du. Dokumentu berri bat sortzen duzunean, fitxategi-izena sartu nahi duzun eta dokumentua non gorde nahi duzun galdetuko dizu.

Testua

Dokumentu maisuan paragrafo berria txertatzen du, non testua idatz baitezakezu. Ezin duzu testurik sartu lehendik dagoen testu-sarrera baten ondoan nabigatzailean.

Edukia ere gorde

Estekatutako fitxategien edukiaren kopia bat gordetzen du dokumentu maisuan. Horrek estekatutako fitxategietara ezin denean sartu uneko edukia erabilgarri egongo dela ziurtatzen du.

Ikonoa

Edukia ere gorde

Eraman beherantz

Hautapena toki bat gora mugitzen du nabigatzailearen zerrendan. Sarrerak eraman daitezke zerrendan arrastatuz eta jareginez ere. Testu zati bat beste testu zati batera eramanez gero, testu zatiak batu egiten dira.

Ikonoa

Eraman beherantz

Eraman gora

Hautapena toki bat gora mugitzen du nabigatzailearen zerrendan. Sarrerak eraman daitezke zerrendan arrastatuz eta jareginez ere. Testu zati bat beste testu zati batera eramanez gero, testu zatiak batu egiten dira.

Ikonoa

Eraman gora

Ezabatu

Nabigatzailearen zerrendatik hautapena ezabatzen du.