Testu-formatua (Bilatu)

Testu-formatuaren ezaugarri zehatzak bilatzen ditu, adibidez letra-tipoak, letra-efektuak, eta testu-fluxuaren ezaugarriak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu - Formatua botoia


Atributuen bilaketa-irizpideak Bilatu koadroaren behealdean zerrendatzen dira.

Ohar-ikonoa

Formatua bilatzen edo ordezten ari zarenean ez da beharrezkoa testu-bilaketa bat zehaztea Aurkitu koadroan.


Ordezpen-formatu bat definitzeko, egin klik Ordeztu koadroan, eta ondoren sakatu Formatua botoia.

Formatuaren bilaketa-irizpideak aldatzeko erabiliTestu-formatua (Bilatu) edo Testu-formatua (Ordeztu)botoiak. Elkarrizketa-koadro hauek ondorengo fitxa-orriak dituzte:

Karaktere-efektuak

Zehaztu letra-tipoan erabili nahi dituzun efektuak.

Koskak eta tarteak

Paragrafoaren kosken eta tarteen aukerak ezartzen ditu.

Lerrokatzea

Paragrafoaren lerrokatzea orrialde-marjinen arabera ezartzen du.

Testu-fluxua

Zehaztu hitz-zatiketaren eta orrialdekatzearen aukerak.

Atzeko planoa

Ezarri atzeko planoaren kolorea edo grafikoa.

Asiako hizkuntzen euskarria

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Zehaztu karaktereen kokapena, eskala, biraketa eta tartea.

Asiar diseinua

Asiar hizkuntzetan marra bikoitzarekin idazteko aukera ezartzen du. Hautatu karaktereak testuan eta ondoren aukeratu komando hau.

Asiar tipografia

Ezarri tipografiaren aukerak Asiar hizkuntzetako fitxategien gelaxka edo paragrafoentzako. Asiar hizkuntzen euskarria gaitzeko, aukeratuAukerak elkarrizketa-koadroko Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntza,eta ondoren hautatu Enabled kontrol-laukia Asiar hizkuntzen euskarria arean. Asiar tipografiaren aukerei ez ikusi egingo zaie HTML dokumentuetan.