Atributuak

Aukeratu bilatu nahi dituzun testu-atributuak. Adibidez, Letra-tipoa atributuak bilatzen ari bazara, letra-tipo lehenetsia erabili ez duten kasu guztiak aurkituko dira. Zuzenean kodetutako karaktere-atributuak dituzten testu guztiak eta estilo batek karaktere-atributuak aldatzen dituen testu guztiak aurkituko dira.

Atributuak bilatzea

Aukerak

Hautatu zein atributu bilatu nahi duzun.

Alargunak

Alargunen kontrola atributua bilatzen du.

Azpimarra

Azpimarra atributua (bakuna edo bikoitza edo puntukatua) erabiltzen duten karaktereak bilatzen ditu.

Biraketa

Biraketa atributua bilatzen du.

Efektuak

Maiuskula, Minuskula, Maiuskula txikiak, eta Titulua karaktere-atributuak erabiltzen dituzten karaktereak bilatzen ditu.

Erliebea

Erliebea atributua bilatzen du.

Erregistroan egiaztatuta

Erregistroan egiaztatuta atributua bilatzen du.

Eskala

Eskala atributua bilatzen du.

Eskema

Ingerada atributua bilatzen du.

Hitz-zatiketa

Hitz-zatiketa atributua bilatzen du.

Hitzez hitz

Azpimarratua edo marratua atributua erabiltzen duten hitz solteak bilatzen ditu.

Hizkuntza

Hizkuntza atributua (ortografia) bilatzen du.

Itzalduna

Itzalduna atributua bilatzen du.

Karakterearen atzeko planoa

Karaktereak Atzeko planoa atributua erabiliz bilatzen ditu.

Karaktereen arteko tartea doitzea

Tartea (estandarra, zabaldua, estutua) eta Pareko karaktere-tartea doitzea atributuak bilatzen ditu.

Keinukaria

Karaktereak Keinukaria atributua erabiliz bilatzen ditu.

Kokalekua

Karaktereak Normala, Goi-indizea edo Azpiindizea atributuak erabiliz bilatzen ditu.

Koska

Koska atributua (ezkerrekoa, eskuinekoa, lehen lerrokoa) bilatzen du.

Lerroartea

Lerroartea atributua (bakuna, 1,5 lerro, bikoitza, proportzionala, gutxienez, aurrekoa) bilatzen du.

Lerrokatzea

Lerrokatzea atributua (ezkerrean, eskuinean, erdian, justifikatua) bilatzen du.

Letra-jarrera

Etzana edo Lodia eta etzana atributuak bilatzen ditu.

Letra-kolorea

Letra-kolore lehenetsia aldatu den kasu guztiak bilatzen ditu.

Letra-lodiera

Lodia edo Lodia eta etzana atributuak bilatzen ditu.

Letra-tamaina

Letra tamaina/Letra lodiera atributua bilatzen du.

Letra-tipoa

Letra-tipo lehenetsia aldatu den kasu guztiak bilatzen ditu.

Mantendu hurrengo paragrafoarekin

Mantendu hurrengo paragrafoarekin atributua bilatzen du.

Marratua

Marratua atributua (bakuna edo bikoitza) erabiltzen duten karaktereak bilatzen ditu

Orrialdearen estiloa

Jauzia orrialde-estiloarekin atributua bilatzen du.

Tabulazioak

Tabulazio osagarria erabiltzen duten paragrafoak bilatzen ditu.

Tartea

Tartea atributua (goian, behean) bilatzen du.

Testuaren lerrokatze bertikala

Testuaren lerrokatze bertikalaatributua bilatzen du.

Umezurtzak

Lerro solteen kontrola atributua bilatzen du.

Zatitu paragrafoa

Ez zatitu paragrafoa atributua bilatzen du.