Antzekotasun-bilaketa
Bilatu eremuko testuaren antzeko terminoak bilatzen ditu. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren antzekotasun-aukerak zehazteko, sakatu Antzekotasunak botoia.
Adibidez, antzekotasun-bilaketak Bilatu kutxan sartutako testuarekin alderatuta bi karaktere desberdin dituzten hitzak bila ditzake.
Antzekotasunak
Ezarri antzekotasun-bilaketaren aukerak.
Ezarpenak
Hitz bat bilaketa-elementuaren antzekoa dela zehazteko definitu irizpide bat.
Aldatu karaktereak
Sartu bilaketa-elementuan alda daitekeen karaktere kopurua. Adibidez, 2 karaktere alda daitezkeela zehazten bada, "edari" eta "gudari" hitzak antzekotzat hartuko dira.
Gehitu karaktereak
Sartu bilaketa-elementu baten karaktere kopuruarekin alderatuta hitz batek gehienez zenbat karaktere izan ditzakeen.
Kendu karaktereak
Sartu hitz batek bilaketa-elementuak baino zenbat karaktere gutxiago izan ditzakeen.
Konbinatu
Antzekotasunaren bilaketa-ezarpenen edozein konbinaziorekin bat egiten duen terminoa bilatzen du.