Adierazpen erregularren zerrenda

Karakterea

Emaitza/Erabilera

Edozein karaktere

Karaktere bakarra adierazten du, baldin eta ez bada beste ezer zehazten.

.

Edozein karaktere bakar adierazten du lerro-jauzian edo paragrafo-jauzian izan ezik. Adibidez, "g.zi" bilaketa-terminoak "gezi" eta"gazi" hitzetarako balio du.

^

Bilaketa-terminoa bilatzeko ezinbestekoa da terminoa paragrafoaren hasieran egotea. Objektu bereziak, adibidez, eremu hutsak edo karaktereen marko bereziak paragrafoaren hasieran badaude, ez ikusi egingo zaie. Adibidea: "^Jon".

$

Bilaketa-terminoa bilatzeko ezinbestekoa da terminoa paragrafoaren amaieran egotea. Objektu bereziak, adibidez, eremu hutsak edo karaktereen marko bereziak paragrafoaren amaieran badaude, ez ikusi egingo zaie. Adibidea: "Jon$".

$ ikurrak, bere horretan, paragrafoaren amaierarekin bat dator. Horri esker, paragrafo-jauziak bilatu eta ordeztu daitezke.

*

"*"-ren aurrean zero edo karaktere gehiago bilatzen ditu. Adibidez, "Ab*c"(e)k "Ac", "Abc", "Abbc", "Abbbc" eta abar bilatzen ditu.

+

"+"-ren aurrean karaktere bat edo gehiago bilatzen ditu. Adibidez, "AX.+4"(e)k "AXx4" bilatzen du baina ez "AX4".

Paragrafoan bilaketa-ereduarekin bat datorren katerik luzeena bilatzen da beti. Paragrafoan "AX 4 AX4" katea badago, pasarte osoa nabarmentzen da.

?

"?"-ren aurrean zero edo karaktere bat bilatzen du. Adibidez, "Testuak?"(e)k "Testua" eta "Testuak" bilatzen ditu eta "x(ab|c)?i"-(e)k "xy", "xabi" edo "xci" bilatzen ditu.

\

"\"(r)i jarraitzen dion karaktere berezia karaktere normal gisa interpretatzen du bilaketak eta ez adierazpen erregular gisa (\n, \t, \>, eta \< karaktereen konbinazioak izan ezik). Adibidez, "sor\."(e)k "sor." bilatzen du eta ez "sortu" edo "sortzen".

\n

Shift+Enter tekla-konbinazioaren bidez txertatu den lerro-jauzia adierazten du. Lerro-jauzi bat paragrafo-jauzi bihurtzeko, idatzi \n Bilatu eta Ordeztu kutxetan, eta ondoren egin bilaketa bat eta ordezpen bat.

Bilatu testu-koadroko \n ikurrak Shift+Enter tekla-konbinazioaren bidez txertatu den lerro-jauzia adierazten du.

Ordeztu testu-koadroko \n ikurrak Enter teklaren bidez txerta daitekeen paragrafo-jauzia adierazten du.

\t

Fitxa bat adierazten du. Adierazpen hau Ordeztu kutxan ere erabil daiteke.

\b

Hitz baten mugarekin bat dator, Esaterako, "\bliburu" kateak "liburutegi" aurkitzen du, baina ez "eskuliburu"; "liburu\b" kateak, berriz, "eskuliburu" aurkitzen du baina ez "liburutegi. Azkenik, "liburu" bere horretan erabiliz gero, aurreko bi hitzak aurkituko dira.

^$

Paragrafo huts bat bilatzen du.

^.

Paragrafoaren lehen karakterea aurkitzen du.

& edo $0

Ordezpen bat egiten denean, Bilatu koadroko bilaketa-irizpidearen bidez aurkitutako katea gehitzen du Ordeztu koadroko terminoan.

Adibidez, "liburu" idazten baduzu Bilatu koadroan eta "&tegi" Ordeztu koadroan, "liburu" hitza "liburutegi" bihurtzen da.

Bilaketa-irizpideen bidez aurkitutako katearen Atributuak edo Formatua aldatzeko,Ordeztu koadroan "&" ikurra ere sar daiteke.

[abc123]

Kortxeteen arteko karaktereetako bat adierazten du.

[a-e]

a eta e arteko karaktere guztiak adierazten ditu, hasierako eta amaierako karaktereak barne

Karaktereak beraien kode-zenbakien arabera ordenatzen dira.

[a-eh-x]

a-e eta h-x arteko edozein karaktere adierazten du.

[^a-s]

a eta s artekoak ez diren edozein karaktere adierazten du.

\uXXXX

\UXXXXXXXX

Karaktere bat ordezkatzen du, lau digituko Unicode kode hamaseitarrean adierazita (XXXX).

Karaktere bereziagoetarako, beste aldagai bat dago, U maiuskula eta zortzi digitu hamaseitar (XXXXXXXX) erabiltzen dituena.

Ikurren zenbait letra-tipotan, karaktere berezien kodea erabilitako tipoaren araberakoa izan daiteke. Kodeak ikusteko, aukeratu Txertatu - Karaktere berezia.

|

"|" karakterearen aurretik agertutako terminoak bilatzen ditu, eta baita "|" ondoren agertzen direnak ere. Adibidez, "hau|hura" bai "hau" bai "hura" aurkitzen du.

{2}

Irekitze-kortxetearen aurretik dagoen karakterea gutxienez zenbat aldiz ager daitekeen definitzen du. Adibidez, "gor{2}a" idatzita "gorra", "gorrra" eta "gorrrra" aurkitzen du.

{1,2}

Irekitze-kortxetearen aurretik dagoen karakterea gutxienez zenbat aldiz ager daitekeen definitzen du. Adibidez, "gor{2}a" idatzita "gorra", "gorrra" eta "gorrrra" aurkitzen du.

{1,}

Irekitze-kortxetearen aurretik dagoen karakterea gutxienez zenbat aldiz ager daitekeen definitzen du. Adibidez, "gor{2}a" idatzita "gorra", "gorrra" eta "gorrrra" aurkitzen du.

( )

Bilatu koadroan:

Kortxete arteko karaktereak erreferentzia gisa definitzen ditu. "\1", ikurrarekin izenda dezakezu lehen erreferentzia, "\2"rekin bigarren erreferentzia, etab.

Adibidez, testuan 13487889 zenbakia baduzu, (8)7\1\1 adierazpen erregularra idatzita, "8788" zenbakia aurkituko du.

() ere erabil daiteke terminoak taldekatzeko, adibidez, "a(bc)?d" idatzita "ad" edo "abcd" aurkitzen du.

Ordeztu koadroan:

Erabili $ (dollar) erreferentziak ordezteko, \ (alderantzizko barra) erabili beharrean. Erabili $0 aurkitutako kate osoa ordezteko.

[:alpha:]

Karaktere alfanumeriko bat adierazten du. Erabili [:alpha:]+ horietako bat edo gehiago bilatzeko.

[:digit:]

Digitu hamartarra adierazten du. Erabili [:digit:]+ horietako edo gehiago bat bilatzeko.

[:alnum:]

Karaktere alfanumeriko bat ([:alpha:] adierazten du eta [:digit:].

[:space:]

Espazio-karaktere bat adierazten du (baina ez beste zuriune-karaktereak).

[:print:]

Karaktere inprimagarri bat adierazten du.

[:cntrl:]

Ez inprimatzeko karaktere bat adierazten du.

[:lower:]

Karaktere minuskulak adierazten ditu Maiuskula/Minuskula hautatuta badago Aukerak eremuan.

[:upper:]

Karaktere maiuskulak adierazten ditu Maiuskula/Minuskula hautatuta badago Aukerak eremuan


Adibideak

e([:digit:])? -- 'e' aurkitzen du, zero batekin edo digitu batekin jarraituta. Kontuan izan izendatutako karaktere-klase guztiak, esaterako [:digit:], parentesi artean idatzi behar direla.

^([:digit:])$ -- zehatz-mehatz digitu bat duten lerroak edo gelaxkak aurkitzen ditu.

Bilaketako terminoak konbinatu egin ditzakezu, bilaketa konplexuak osatzeko.

Paragrafo batean bereizita agertzen diren hiru digituko zenbakiak aurkitzeko

^[:digit:]{3}$

^ ikurrak adierazten du bat datorren hitzak paragrafoaren hasieran egon behar duela,

[:digit:] adierazpenak edozein digitu hamartar bilatzen du,

{3} adierazpenak esan nahi du zehatz-mehatz "digit"-en 3 kopiak egon behar dutela,

$ ikurrak esan nahi du bat datorren hitzak paragrafoaren amaieran egon behar duela.