Bilatu eta ordeztu
Uneko dokumentuan testua edo formatua bilatzen du edo ordezten du.
Bilatu
Idatzi bilatu nahi duzun testua edo hautatu aurreko bilaketa bat zerrendatik.
Bilaketa-aukerak Bilatu kutxan eta Beste aukera batzuk arean zerrendatzen dira.
Maiuskula/minuskula
Maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu.
Gelaxka osoakHitz osoak soilik
Bilaketa-testuaren berdin-berdinak diren hitz osoak edo gelaxkak bilatzen ditu.
Orri guztiak
Uneko fitxategiko orri guztietan bilatzen du.
Ordeztu
Sartu ordezpen-testua edo hautatu zerrendatik azken ordezpen-testua edo estiloa.
Ordezte-aukerak Bilatu kutxan eta Beste aukera batzuk gunean zerrendatzen dira.
Bilatu denak
Bilatzen ari zaren testu edo formatuaren agerraldi guztiak bilatzen eta hautatzen ditu dokumentuan (Calc edo Writerreko dokumentuetan soilik).
Aurkitu aurrekoa
Dokumentuan bilatzen ari zaren testuaren edo formatuaren aurreko agerraldia bilatzen edo hautatzen du.
Aurkitu hurrengoa
Testuaren edo dokumentuan bilatzen ari zaren formatuaren hurrengo agerraldia bilatzen edo hautatzen du.
Ordeztu
Bilatzen ari zinen hautatutako testua edo formatua ordezten du, eta ondoren hurrengo agerraldia bilatzen du.
Ordeztu denak
Ordeztea nahi duzun testu edo formatuaren agerpen guztiak ordezten ditu.Errepikatu komando hau zure diapositibako ordezpen guztiak egin arte.
Bestelako aukerak
Bilaketa-aukera gehiago edo gutxiago erakusten ditu. Sakatu etiketa hau berriro, hedatutako bilaketa-aukerak ezkutatzeko.
Uneko hautapena soilik
Hautatutako testua edo gelaxkak bakarrik arakatzen ditu.
Ordeztu atzerantz
Uneko kurtsorearen kokalekuan hasten da bilaketa eta atzerantz joaten da fitxategiaren hasierara.
Adierazpen erregularrak
Adierazpen erregularrak
Paragrafo-estiloak / Sartu estiloakGelaxka-estiloak
Zehaztutako estiloarekin formateatutako testua bilatzen du. Hautatu kontrol-laukia eta ondoren hautatu Bilatuzerrendako estilo bat. Ordezpen-estilo bat zehazteko, hautatu Ordeztu zerrendako estilo bat.
Bilatu nahi dituzun atributuak hautatu ondoren, LibreOffice Writer aplikaziokoBilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroko Beste aukera batzuk areakoParagrafo-estiloak kutxa Sartu estiloak aukerara aldatzen da.
Zuzeneko formateatzearen eta estiloaren bidez ezarritako atributuak dituzten testuak bilatu nahi badituzu, hautatu Sartu estiloak koadroa.
Kontuan hartu karaktere-zabalera (soilik Asiako hizkuntzak gaituta egonez gero).
Zabalera erdiko eta zabalera osoko karaktereak bereizten ditu.
Antzeko soinuak (Japoniera) (soilik Asiar hizkuntzak gaituta badaude)
Japonierazko testuetan erabilitako antzeko idazkerarako bilaketa-aukerak zehatz daitezke. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren bilaketa-aukera zehazteko, egin klik ... botoian.
Iruzkinak
Writerren, iruzkinen testua ere bilaketetan sartzea hauta dezakezu.
Atributuak
Formatua
Testu-formatuaren ezaugarri zehatzak bilatzen ditu, adibidez, letra-tipoak, letra-efektuak, eta testu-fluxuaren ezaugarriak.
Formaturik ez
Sakatu Bilatu edo Ordeztu koadroa, eta ondoren sakatu botoi hau, formatuetan oinarritutako bilaketa-irizpidea kentzeko.
Formatu-atributuen bilaketa-irizpideak Bilatu edo Ordeztu kutxan bistaratzen dira.
Noranzkoa
Gelaxkak bilatzeko ordena zehazten du.
Errenkadak
Errenkadetan ezkerretik eskuinera bilatzen du.
Zutabeak
Zutabeetan goitik behera bilatzen du.
Hautatu
Formulak
Formuletan eta (kalkulatu gabeko) balio finkoetan zehaztutako karaktereak bilatzen ditu. Adibidez, 'BATUKETA' duten formulak bila daitezke.
Balioak
Formulen emaitzetan eta balioetan zehaztutako karaktereak bilatzen ditu.
Oharrak
Gelaxketan erantsitako iruzkinetan zehaztutako karaktereak bilatzen ditu.
Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa itxi ostean, oraindik bilatu dezakezu, azken bilaketako irizpidea erabiliz, Shift +⌘Ctrl+F teklak sakatuz.