Desegin
Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik 'Estandarra' barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Desegin dezakezun komando kopurua aldatzeko, joan Konfigurazio aurreratua atalera eta ezarri balio berria /org.openoffice.Office.Common/Undo Steps aukeran.

Komando batzuk (adibidez, Estiloak editatzea) ezin dira desegin.

Desegin komandoa bertan behera utz daiteke Editatu - Berregin aukeratuz.
Desegin komandoari buruz datu-baseen tauletan
Datu-baseen taulekin lan egiten ari zarenean, azken komandoa desegin dezakezu soilik.

Erregistro baten edukia aldatzen bada gorde ez den datu-baseen taula batean eta ondoren Desegin komandoa erabiltzen bada, erregistroa borratu egiten da.
Desegin komandoari buruz aurkezpenetan
Desegin zerrenda garbitu egiten da diseinu berria aplikatzen zaionean diapositiba bati.