Bertsioak
Uneko dokumentuaren bertsio anitz gordetzen eta antolatzen ditu fitxategi berean. Aurreko bertsioak ireki, ezabatu eta konpara daitezke.
Bertsioari buruzko informazioa duen fitxategiaren kopia bat gordetzen baduzu (Fitxategia - Gorde honela aukeratuz), bertsioari buruzko informazioa ez da fitxategiarekin gordeko.
Bertsio berriak
Ezarri dokumentuaren bertsio berri bat gordetzeko aukerak.
Gorde bertsio berria
Dokumentuaren uneko egoera bertsio berri gisa gordetzen du. Nahi izanez gero, Txertatu bertsioaren oharra elkarrizketa-koadroan oharrak idatz daitezke bertsio berria gorde aurretik.
Txertatu bertsioaren oharra
Idatzi ohar bat hemen bertsio berri bat gordetzen ari zarenean. Elkarrizketa-koadro hau irekitzeko klik egin baduzu Erakutsi aukeran, ezin duzu oharra editatu.
Beti gorde bertsioa ixtean
Dokumentuan aldaketak egin badituzu, LibreOffice(e)k automatikoki bertsio berri bat gordetzen du dokumentua ixterakoan.
Dokumentua eskuz gordetzen baduzu, gorde ondoren hura aldatzen ez baduzu, eta ondoren ixten baduzu, ez da bertsio berririk sortuko.
Lehendik dauden bertsioak
Lehendik dauden uneko dokumentuaren bertsioak, sortze-data eta sortze-ordua, egilea eta asoziatutako oharrak zerrendatzen ditu.
Ireki
Soilik irakurtzeko leiho batean hautatutako bertsioa irekitzen du.
Erakutsi
Hautatutako bertsioaren ohar guztia bistaratzen du.
Ezabatu
Hautatutako bertsioa ezabatzen du.
Konparatu
Konparatu bertsio bakoitzean egindako aldaketak. Nahi baduzu, Kudeatu aldaketak aukera erabili dezakezu.