Sortu dokumentu maisua

Dokumentu maisu bat sortzen du uneko Writer dokumentutik. Azpidokumentu berria sortzen da hautatutako paragrafo-estilo edo eskema-maila bat iturburu-dokumentuan agertzen den bakoitzean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Bidali - Sortu dokumentu maisua


Nabigatzailea dokumentu maisu bat sortu ondoren agertzen da. Azpidokumentu bat editatzeko, egin klik bikoitza Nabigatzailean azpidokumentuaren izenean.

Bistaratze-area

Erabiltzailea dagoen karpetako fitxategiak eta karpetak bistaratzen ditu.

Fitxategi-izena

Idatzi fitxategi-izen bat edo bide-izen bat fitxategirako. URL bat ere sar daiteke

honela bereizita:

Hautatu iturburu-dokumentua azpidokumentuetan banatzeko erabili nahi duzun paragrafo-estiloa edo eskema-maila. Modu lehenetsian, dokumentu berria sortzen da 1. kapitulu-maila bakoitzerako.

Fitxategi mota

Hautatu gordetzen ari zaren dokumentuaren fitxategi-formatua. Bistaratze-arean, fitxategi mota horretako dokumentuak bistaratuko dira soilik. Fitxategi motak Iragazkiak inportatzeari eta esportatzeari buruzko informazioa aukeran azaltzen dira.

Gorde

Fitxategia gordetzen du.