Inprimagailuaren ezarpenak
Hautatu uneko dokumentuaren inprimagailu lehenetsia.
Atzerapen txiki bat gerta daiteke LibreOffice OLE objektu txertatuak dituen dokumentu baterako inprimagailu lehenetsia aldatzen duzunean.
Inprimagailua
Hautatutako inprimagailuari aplikatzen zaion informazioa zerrendatzen du.
Zerrenda hutsik badago, inprimagailu lehenetsi bat instalatu behar duzu sistema eragilean. Ikus zure sistema eragilearen argibideak, lineako laguntzan, inprimagailu lehenetsi bat nola instalatu eta konfiguratu jakiteko.
Izena
Sistema eragilean instalatutako inprimagailuak zerrendatzen ditu. Inprimagailu lehenetsia aldatzeko, hautatu zerrendako inprimagailu-izen bat.
Egoera
Hautatutako inprimagailuaren uneko egoera deskribatzen du.
Mota
Hautatu duzun inprimagailu mota bistaratzen du.
Kokalekua
Hautatutako inprimagailuaren ataka bistaratzen du.
Iruzkinak
Inprimagailuaren informazio gehigarria bistaratzen du.
Propietateak
Zure sistema eragileko inprimagailuaren ezarpenak aldatzen ditu uneko dokumenturako.
Ziurtatu inprimagailu-propietateetan ezarritako 'Horizontala' edo 'Bertikala' diseinu-aukera eta Diapositiba - PropietateakOrrialdea - PropietateakFormatua - Orrialdea aukeratzean ezarritakoak bat datozela.
Aukerak
Inprimagailuaren aukerak elkarrizketa-kodroa irekitzen du, inprimagailuaren aukera globalak gainidatzi ahal izateko uneko dokumenturako. Aukera global horiek LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice WriterCalcWriter/Web - Inprimatu panelean daude ezarrita.
Aukerak botoia LibreOffice Writer eta Calc aplikazioetan soilik dago.