Inprimatu
Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu dituzun orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezar daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen duzun sistema eragilearen arabera alda daitezke.
Inprimatu elkarrizketa-koadroak hiru zati nagusi ditu: aurrebista nabigazioko botoiekin; uneko dokumentu motaren arabera hainbat fitxa kontrol-elementuekin; eta Inprimatu, Utzi eta Laguntza botoiak.
Zure dokumentua nola inprimatu jakiteko, egin klik esteka hauetariko batean.
Testu-dokumentuak inprimatzea:
Kalkulu-orriak inprimatzea:
Aurkezpenak inprimatzea:
Inprimatze orokorra:

Inprimatu elkarrizketa-koadroan definitu dituzun ezarpenak Inprimatu botoia sakatzean sortzen den inprimatze-lanarentzako bakarrik balio du. Aukera batzuk betirako ezartzea nahi baduzu, ireki Tresnak - Aukerak - LibreOffice (aplikazioaren izena) - Inprimatu.
Testu-dokumentuentzako LibreOffice inprimagailuaren aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu Tresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Inprimatu.
Kalkulu-orrientzako LibreOffice inprimagailuaren aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu Tresnak - Aukerak - LibreOffice Calc- Inprimatu.
Aurkezpen-dokumentuentzako LibreOffice inprimagailuaren aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu Tresnak - Aukerak - LibreOffice Impress - Inprimatu.

Sakatu Shift+F1 edo aukeratu
eta zuzendu Inprimatu elkarrizketa-koadroko edozer kontrol-elementura laguntzaren testu hedatua ikusteko.Aurrebista
Aurrebistak orri bakoitzak edukiko duen itxura erakusten du. Orrietan zehar nabiga dezakezu aurrebistaren azpiko botoiekin.
Orokorra
Orokorra fitxan, inprimaketaren kontrol-elementu garrantzitsuenak aurkituko dituzu. Zure dokumentuaren zer eduki inprimatuko den defini dezakezu. Inprimagailua hautatu eta inprimagailuaren ezarpenen elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu.
LibreOffice Writer / Calc / Impress / Draw / Math
Uneko aplikazioaren izen berdina duen fitxa erabil daiteke edukia, kolorea, tamaina eta inprimatuko diren orrialdeak definitzeko. Definitu itzazu uneko dokumentu motari araberako ezarpenak.
Orrialde-diseinua
Orrialde-diseinua fitxa erabil daiteke paperezko orri batean hainbat orrialde inprimatzeko, eta horrela papera aurrezteko. Paperezko orrian egongo diren orrialdeen antolamendua eta tamaina defini dezakezu.
Aldatu paperezko orri bakoitzean inprimatuko diren orrialdeen antolamendua. Aurrebistak helburuko paperezko orri bakoitzaren itxura erakusten du.
Dokumentu mota batzuentzako, liburuxka bat inprimatzea aukera dezakezu.
Aukerak
Aukerak fitxan uneko inprimatze-lanaren aukera gehigarri batzuk ezar ditzakezu. Hemen, fitxategi batean inprimatzea zehaztu dezakezu, inprimagailu batean inprimatu ordez.
Unix aholkuak
Gainera, spadmin inprimagailuak konfiguratzeko programa erabil dezakezu inprimagailuaren aukera gehigarriak zehazteko.