Segurtasuna

Pasahitzaren aukerak ezartzen ditu uneko dokumentuarentzako.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Propietateak - Segurtasuna fitxa


Ireki fitxategia irakurtzeko soilik

Hautatu dokumentu hau irakurtzeko soilik moduan bakarrik irekitzea baimentzeko.

Ohar-ikonoa

Fitxategia partekatzeko aukerak ustekabeko aldaketen aurka babesten du dokumentua. Oraindik dokumentuaren kopia bat edita daiteke eta kopia jatorrizko izen berarekin gorde daiteke.


Erregistratu aldaketak

Hautatu aukera hau aldaketen grabazioa gaitzeko. Editatu - Aldaketen jarraipena - Grabatu aukerarekin gauza bera lortzen da.

Iradokizun-ikonoa

Erregistroaren egoera pasahitz batekin babesteko, egin klik Babestun eta sartu pasahitz bat. Dokumentu honetako beste erabiltzaileek beraien aldaketak aplika ditzakete, baina ezin dute erregistroa aldatu pasahitza ezagutu gabe.


Babestu / Kendu babesa

Aldaketen grabazioaren egoera pasahitz batekin babesten du. Uneko dokumentuaren aldaketen grabazioa babestuta badago, botoiaren izena Kendu babesa izango da. SakatuKendu babesa eta idatzi pasahitz zuzena, babesa desgaitzeko.