Orokorra

Uneko fitxategiari buruzko oinarrizko informazioa dago.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Propietateak - Orokorra fitxa


Fitxategia

Fitxategi-izena bistaratzen du.

Mota:

Uneko dokumentuaren fitxategi-izena bistaratzen du.

Kokalekua:

Fitxategia gordeta dagoen direktorioaren bide-izena eta izena bistaratzen ditu.

Tamaina:

Uneko dokumentuaren tamaina adierazten du bytetan.

Sortze-data:

Fitxategia lehenengo aldiz gorde zen uneko data, ordua eta egilea bistaratzen ditu.

Aldatze-data:

Fitxategia azken aldiz gorde zen uneko data, ordua eta egilea bistaratzen ditu LibreOffice fitxategi-formatuan.

Txantiloia:

Fitxategia sortzeko erabili zen txantiloia bistaratzen du.

Digitalki sinatzea:

Azken aldiz sinatu zen uneko data eta ordua bistaratzen ditu, baita dokumentua sinatu zuen egilearen izena ere.

Sinadura digitala

Sinadura digitalak elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor uneko dokumentuaren sinadura digitalak kudea daitezke.

Azken inprimaketa:

Fitxategia azken aldiz inprimatu zen uneko data, ordua eta erabiltzaile-izena bistaratzen ditu.

Edizioaren denbora osoa:

Fitxategia sortu zenetik, hura editatzeko irekita igarotako denbora bistaratzen du. Edizio-denbora fitxategia gordetzen denean eguneratzen da.

Berrikuspen-zenbakia:

Fitxategia zenbat aldiz gorde den bistaratzen du.

Aplikatu erabiltzaile-datuak

Erabiltzailearen izen osoa fitxategiarekin gordetzen du. Izena edita dezakezu - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak aukeratuz.

Berrezarri propietateak

Edizio-denbora zeron, sortze-data uneko datan eta orduan eta bertsio-zenbakia 1en berrezartzen ditu. Aldaketa eta inprimatze-datak ere ezabatu egiten dira.