Esportatu

Uneko dokumentua beste izen edo formatu batekin gordetzen du zehaztutako lekuan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu


Atal honek LibreOffice Esportatu elkarrizketa-koadroa azaltzen du. LibreOffice Ireki eta Gorde elkarrizketa-koadroak aktibatzeko, aukeratu - LibreOffice- Orokorra, eta gero hautatu Erabili LibreOffice elkarrizketa-koadroak Ireki/Gorde elkarrizketa-koadroaren arean

Igo maila bat

Mugitu karpeta bat gora karpeten hierarkian. Klik luzea goragoko karpetak ikusteko.

Ikonoa

Igo maila bat

Sortu direktorio berria

Karpeta berria sortzen du.

Icon

Sortu karpeta berria

'Tokiak' gunea

Tokirik "gogokoenak" bistaratzen ditu, alegia, tokiko edo urruneko kokaguneetara joateko lasterbideak.

Bistaratze-area

Erabiltzailea dagoen karpetako fitxategiak eta karpetak bistaratzen ditu.

Fitxategi-izena

Idatzi fitxategi-izen bat edo bide-izen bat fitxategirako. URL bat ere sar daiteke

Fitxategi mota

Hautatu gordetzen ari zaren dokumentuaren fitxategi-formatua. Bistaratze-arean, fitxategi mota horretako dokumentuak bistaratuko dira soilik. Fitxategi motak Iragazkiak inportatzeari eta esportatzeari buruzko informazioa aukeran azaltzen dira.

Esportatu

Fitxategia gordetzen du.