Gorde honela

Uneko dokumentua beste leku batean edo beste fitxategi-izen edo fitxategi mota batekin gordetzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Gorde honela


Atal honek LibreOfficeGorde honela elkarrizketa-koadroa azaltzen du. LibreOfficeIreki eta Gorde elkarrizketa-koadroak aktibatzeko, aukeratu - LibreOffice - Orokorra, eta gero hautatu Erabili LibreOffice elkarrizketa-koadroak Ireki/Gorde elkarrizketa-koadroaren arean.

Ohar-ikonoa

Dokumentu bat txantiloi modura gordetzeko, erabili Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa komandoa.


Konektatu zerbitzariarekin

Hainbat zerbitzari-motarekin (WebDAV, FTP, SSH, Windows Share eta CMIS, besteak beste) konexioa konfiguratzeko erabil daitekeen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Igo maila bat

Mugitu karpeta bat gora karpeten hierarkian. Klik luzea goragoko karpetak ikusteko.

Ikonoa

Igo maila bat

Sortu karpeta berria

Karpeta berria sortzen du.

Icon

Sortu karpeta berria

'Tokiak' gunea

Tokirik "gogokoenak" bistaratzen ditu, alegia, tokiko edo urruneko kokaguneetara joateko lasterbideak.

Bistaratze-area

Erabiltzailea dagoen karpetako fitxategiak eta karpetak bistaratzen ditu.

Fitxategi-izena

Idatzi fitxategi-izen bat edo bide-izen bat fitxategirako. URL bat ere sar daiteke

Fitxategi mota

Hautatu gordetzen ari zaren dokumentuaren fitxategi-formatua. Bistaratze-arean, fitxategi mota horretako dokumentuak bistaratuko dira soilik. Fitxategi motak Iragazkiak inportatzeari eta esportatzeari buruzko informazioa aukeran azaltzen dira.

Esportatu PDF gisa

XML fitxategi-formatua

Abisu-ikonoa

Gorde beti dokumentua LibreOffice fitxategi mota batean, kanpoko fitxategi mota batean gorde aurretik. Kanpoko fitxategi mota batera esportatzean, formatu-ezaugarri batzuk galdu egin daitezke.


Gorde

Fitxategia gordetzen du.

Gorde pasahitzarekin

Erabiltzaileak fitxategia ireki aurretik sartu behar den pasahitz baten bidez gordetzen du fitxategia.

Ohar-ikonoa

LibreOffice XML-based formatua erabiltzen duten dokumentuak gorde daitezke pasahitz baten bidez.


Editatu iragazki-ezarpenak

Kalkulu-orrien gordetzeko aukerak ezar daitezke datu-fitxategi mota batzuetan.

Hautapena

LibreOffice Draw eta Impressen hautatutako objektuak bakarrik esportatzen ditu beste formatu batera. Koadro hau ez bada markatzen, dokumentu osoa esportatzen da.

Ohar-ikonoa

Edozein fitxategi motan esportatzen ari bazara, dokumentu osoa esportatzen da.