Ireki

Fitxategi lokal bat edo urruneko bat irekitzen du, edo bat inportatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia- Ireki

+O

Barra Estandarrean, egin klik

Ikonoa

Ireki fitxategia


Atal honek LibreOffice Ireki elkarrizketa-koadroa azaltzen du. LibreOfficeIreki eta Gorde elkarrizketa-koadroak aktibatzeko, aukeratu - LibreOffice - Orokorra, eta gero hautatu Erabili LibreOffice elkarrizketa-koadroak Ireki/Gorde elkarrizketa-koadroaren arean.

Ohar-ikonoa

Ireki nahi duzun fitxategiak estiloak baditu, arau bereziak aplikatzen dira.


Konektatu zerbitzariarekin

Hainbat zerbitzari-motarekin (WebDAV, FTP, SSH, Windows Share eta CMIS, besteak beste) konexioa konfiguratzeko erabil daitekeen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Igo maila bat

Mugitu karpeta bat gora karpeten hierarkian. Klik luzea goragoko karpetak ikusteko.

Ikonoa

Igo maila bat

Sortu karpeta berria

Karpeta berri bat sortzen du.

Icon

Sortu karpeta berria

'Tokiak' gunea

Tokirik "gogokoenak" bistaratzen ditu, alegia, tokiko edo urruneko kokaguneetara joateko lasterbideak.

Bistaratze-area

Zauden karpetako fitxategiak eta karpetak bistaratzen ditu. Fitxategi bat irekitzeko, hautatu fitxategia eta egin klik Ireki aukeran.

Iradokizun-ikonoa

Aldi berean dokumentu bat baino gehiago bakoitza bere leihoan irekitzeko, eduki sakatuta fitxategietan klik egiten duzun bitartean eta, gero, sakatu Ireki.


Fitxategi-izena

Idatzi fitxategi-izen bat edo fitxategiaren bide-izen bat. URLbat ere sar daiteke, ftp, http edo https izeneko protokoloa abiarazteko.

Nahi izanez gero, komodinak erabil daitezke Fitxategi-izena koadroan, bistaratutako fitxategi-zerrenda iragazteko.

  1. LibreOffice aplikazioak osatze automatikoko funtzio bat du, zenbait testu eta zerrenda-koadrotan automatikoki aktibatzen dena. Esaterako, sartu URL eremuan eta osatze automatikoko funtzioak "a" letrarekin hasten den lehen fitxategia edo lehen direktorioa bistaratuko du.

  2. Beste fitxategi eta direktorio batzuetara joateko, erabili beherako gezi-tekla. Azpidirektorio bat URL eremuan bistaratzeko, erabili eskuinerako gezi-tekla. Osatze Automatiko bizkorra erabilgarri izango duzu, URLaren zati bat idatzi ondoren End tekla sakatzen baduzu. Bilatzen ari zaren programa, dokumentu edo direktorioa aurkitutakoan, sakatu Enter tekla.

Bertsioa

Hautatutako fitxategiaren hainbat bertsio badaude, hautatu ireki nahi duzun bertsioa. Dokumentu baten hainbat bertsio gorde eta antola daitezke Fitxategia - Bertsioak aukeratuz. Dokumentu baten bertsioak soilik irakurtzeko moduan irekitzen dira.

Fitxategi mota

Hautatu ireki nahi duzun fitxategi mota, edo hautatu Fitxategi guztiak (*) karpetako fitxategi guztien zerrenda bistaratzeko.

Ireki

Hautatutako dokumentua(k) irekitzen d(it)u.

Txertatu

Txertatu - Dokumentuaaukeratuz ireki baduzu elkarrizketa-koadroa, Ireki botoiak Txertatu etiketa hartuko du. Uneko dokumentuan hautatutako fitxategia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du.

Irakurtzeko soilik

Soilik irakurtzeko moduan irekitzen du fitxategia.

Dokumentuak txantiloien bidez irekitzea

LibreOffice aplikazioak honako zerrendan dagoen edozein karpetako txantiloiak antzematen ditu:

Ohar-ikonoa

Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa erabiltzen baduzu txantiloi bat gordetzeko, txantiloia zure erabiltzailearen txantiloi-karpetan gordeko da. Txantiloi horretan oinarrituta dagoen dokumentu bat irekitzen duzunean, behean deskribatuta dagoen bezalako txantiloi aldatu bat bilatuko da dokumentuarentzat. Dokumentuari lotutako txantiloiari "txantiloi itsaskor" dei dakioke.


Ohar-ikonoa

Fitxategia - Gorde honela erabiliz gero, zerrendan ez dagoen beste edozein karpeta batean txantiloi bat gordetzeko txantiloi-iragazki bat hautatzen bada, txantiloi horretan oinarritutako dokumentuak ez dira egiaztatuko.


"Txantiloi itsaskor" bat erabiliz sortutako dokumentu bat irekitzen duzunean (goian zehaztu bezala), LibreOffice aplikazioak dokumentua aztertzen du, dokumentua azkenekoz ireki zenuenetik txantiloia aldatu den edo ez begiratzeko. Txantiloia aldatu bada, elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da, dokumentuari zein estilo aplikatu nahi dizkiozun hauta dezazun.

Txantiloitik dokumentuan estilo berriak aplikatzeko, egin klik Baiaukeran.

Dokumentuan erabiltzen ari diren estiloak mantentzeko, egin klik Mantendu estilo zaharrakaukeran.

Dokumentu bat aurkitu ezin den txantiloi bat erabiliz sortu bazen, elkarrizketa-koadro batek erakutsiko da, dokumentua irekitzen den hurrengo aldian zer egin behar den adierazteko.

Dokumentuaren eta falta diren txantiloien arteko esteka eteteko, egin klik Ezaukeran, bestela LibreOffice(e)k txantiloia bilatuko du dokumentua irekitzen duzun hurrengo aldian.