Ertaina

Hautatu bisita-txartelen tamaina aurrez definitutako hainbat formatutatik edo Formatua fitxan zehaztutako formatu-tamaina bat.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Berria - Enpresa-txartelak - Ertaina fitxa


Formatua

Hautatu bisita-txartelen formatu-tamaina bat.

Jarraitua

Bisita-txartelak paper jarraituan inprimatzen ditu.

Orria

Bisita-txartelak banakako orrietan inprimatzen ditu.

Marka

Hautatu erabili nahi duzun paper-marka. Marka bakoitzak bere formatu-tamainak dauzka.

Mota

Hautatu erabili nahi duzun formatu-tamaina. Formatu erabilgarriak Marka zerrendan hautatutakoaren araberakoak dira. Tamaina pertsonalizatu bat erabili nahi baduzu, hautatu [Erabiltzailea], eta formatua definitzeko, egin klik Formatua fitxan.

Informazioa

Paper motaren eta etiketaren neurriak Formatua arearen behealdean bistaratzen dira.