Aukerak

Etiketen edo bisita-txartelen aukera osagarriak ezartzen ditu, testu-sinkronizazioa eta inprimatzeko ezarpenak barne.

Komando hau erabiltzeko...

AukeratuFitxategia - Berria - Etiketak - Aukerak fitxa

AukeratuFitxategia - Berria - Enpresa-txartelak- Aukerak fitxa


Orrialde osoa

Etiketen edo bisita-txartelen orrialde osoa sortzen du.

Etiketa bakarra

Etiketa edo bisita-txartel bakar bat inprimatzen du orrialde batean.

Zutabea

Sartu orrialde bateko errenkada batean zenbat etiketa edo bisita-txartel eduki nahi dituzun.

Errenkada

Sartu orrialdean eduki nahi duzun etiketen edo bisita-txartelen errenkada kopurua.

Sinkronizatu edukia

Etiketa edo bisita-txartel bat editatzea ahalbidetzen du eta gainerako etiketen edo bisita-txartelen edukia eguneratzen du, Sinkronizatu etiketakbotoian klik egitean.

Sinkronizatu etiketak

Sinkronizatu etiketak botoia dokumentuan agertzeko ezinbestekoa da, etiketak edo bisita-txartelak sortzerakoan, Aukerak fitxako Sinkronizatu edukia hautatzea.

Goialdean ezkerreko etiketaren edo bisita-txartelaren edukia kopiatzen du orriko gainerako etiketa eta bisita-txarteletan.

Inprimagailua

Unean hautatutako inprimagailuaren izena bistaratzen du.

Instalazioa

Inprimagailu-ezarpenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.