Formatua

Ezarri papera formateatzeko aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Berria - Etiketak - Formatua fitxa

Aukeratu Fitxategia - Berria - Enpresa-txartelak- Formatua fitxa


Distantzia horizontala

Alboan dauden etiketen edo bisita-txartelen ezkerreko ertzen artean dagoen distantzia bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Distantzia bertikala

Etiketa baten edo bisita-txartel baten goiko ertzaren eta behean dagoen etiketaren edo bisita-txartel baten goiko ertzaren arteko distantzia bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Zabalera

Etiketaren edo bisita-txartelaren zabalera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Altuera

Etiketaren edo bisita-txartelaren altuera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Ezkerreko marjina

Orrialdearen ezkerreko ertzetik lehen etiketaren (edo bisita-txartelaren) ezkerreko ertzera dagoen distantzia bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Goiko marjina

Orrialdearen goialdetik lehen etiketaren (edo bisita-txartelaren) goialdera dagoen distantzia bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzen ari bazara, sartu balio bat hemen.

Zutabeak

Adierazi orriaren zabaleran zenbat etiketa edo bisita-txartel egongo diren.

Errenkadak

Adierazi orriaren altueran zenbat etiketa edo bisita-txartel egongo diren.

Gorde

Uneko etiketaren edo bisita-txartelaren formatua gordetzen du.

Gorde etiketa-formatua

Marka

Sartu edo hautatu nahi duzun marka.

Mota

Sartu edo hautatu etiketa mota bat.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.