Testu-inportazioa

Bereizitako datuentzako inportazio-aukerak ezartzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Ireki - hautatu "itxategi mota": "CSV testua"

Aukeratu Datuak - Testua zutabetan (Calc)


Inportatu

Karaktere-jokoa

Inportatutako fitxategian erabiltzeko karaktere-jokoa zehazten du.

Hizkuntza

Zenbaki kateak nola inportatuko diren zehazten du.

'Hizkuntza' aukeran 'Lehenetsia' (CSV inportaziorako), edo 'Automatikoa' (HTM inportaziorako, ezarri bada, Calc aplikazioak modu globalean ezarritako hizkuntza erabiliko du. 'Hizkuntza' aukeran hizkuntza jakin bat ezarri bada, hizkuntza hori erabiliko da zenbakiak inportatzean.

HTML dokumentu bat inportatzean, 'Hizkuntza' aukera eta Erabili 'Ingelesa (AEB) ezarpen lokala zenbakientzat HTML aukera globala gatazkan egon daitezke. HTML aukera globala eraginkorra izango da 'Automatikoa' hizkuntza-aukera hautatzean soilik. Hizkuntza espezifiko bat hautatzen bada 'HTML inportazio-aukerak' elkarrizketa-koadroan, HTML aukera globala ez ikusi egingo da.

Errenkadatik

Inportazioa zein errenkadatan hasi nahi duzun zehazten du. Errenkadak ikusgai daude aurrebistaren leihoan, elkarrizketa-koadroko behealdean.

Bereizlearen aukerak

Mugatzaile gisa bereizleak edo zabalera finkoak erabiltzen dituen zehazten du.

Zabalera finkoa

Zabalera finkoa duten datuak bereizten ditu (karaktere kopuru berdina) zutabeetan. Zabalera ezartzeko, egin klik aurrebistaren leihoko erregelan.

Bereizia

Zure datuetan erabilitako bereizlea hautatzen du.

Tab

Zutabeetan bereizten ditu tabulazioen bidez mugatutako datuak.

Puntu eta koma

Zutabeetan bereizten ditu puntu eta koma bidez mugatutako datuak.

Koma

Zutabeetan bereizten ditu koma bidez mugatutako datuak.

Espazioa

Zutabeetan bereizten ditu zuriune bidez mugatutako datuak.

Beste bat

Datuak zutabeetan bereizten ditu, zehaztu duzun bereizle pertsonalizatua erabiliz. Oharra: Bereizle pertsonalizatuak datuetan ere egon behar du.

Batu bereizleak

Ondoz ondoko bereizleak konbinatu eta hutsik dauden eremuak kentzen ditu.

Moztu zuriuneak

Data-eremuan hasierako eta amaierako zuriuneak kentzen ditu.

Kate-mugatzailea

Testu-datuak mugatzeko hautatu karaktere bat. Testu-koadroan karaktere bat sar dezakezu.

Beste aukera batzuk

PDF esportatzeko aukera orokorrak ezartzen ditu.

Eman testu-formatua komatxo arteko eremuari

Aukera hau gaituta dagoenean, osorik komatxo artean dauden balioak dituzten eremuak edo gelaxkak (alegia, balioaren lehen eta azken karaktereak testu-bereizlea direnean) testu gisa inportatuko dira.

Zenbaki errealen multzoa

Aukera hau gaituta dagoenean, Calc-ek automatikoki antzemango ditu zenbaki-formatu guztiak, baita zenbaki-formatu bereziak ere: datak, orduak eta notazio zientifikoa.

Hautatutako hizkuntzak zenbaki bereziak nola antzemango diren baldintzatuko du, hizkuntza eta eskualde bakoitzak zenbaki bereziok adierazteko modu desberdina baitu.

Aukera hau desgaituta dagoenean, Calc aplikazioak zenbaki dezimalak besterik ez ditu antzemango eta bihurtuko, Gainerakoak, notazio zientifikoa erabilita formateatu direnak barne, testu gisa inportatuko dira. Zenbaki dezimal baten kateak 0-9 zifrak, milakoen bereizleak eta dezimalen bereizla bat izan ditzake. Milakoen eta dezimalen bereizleak desberdinak izan daitezke hizkuntza eta eskualde bakoitzerako.

Saltatu gelaxka hutsak

Aukera hau gaituta dagoenean, Calc aplikazioak gelaxketan lehendik dagoen edukia gordetzen du, berria itsastean. Bestela, aurreko gelaxken edukia ezabatzen du.

Testua zutabetan bihurketan, gelaxka-edukia bereizle batekin hasten bada eta aukera hau desgaituta badago, lehen zutabea hustu egingo da.

Eremuak

Datuak zutabeetan bereizita daudenean nola geratuko diren erakusten du.

Zutabe mota

Aukeratu zutabe bat aurrebistaren leihoan, eta hautatu zein datu mota aplikatuko zaien inportatutako datuei. Aukera hauetako bat hauta dezakezu:

Mota

Funtzioa

Estandarra

LibreOffice(e)k definitzen du mota.

Testua

Inportatutako datuak testu gisa tratatzen dira.

Data (EHU)

Data-formatu bat (Eguna, Hilabetea, Urtea) aplikatzen die inportatutako datuei zutabe batean.

Data (HEU)

Data-formatu bat (Hilabetea, Eguna, Urtea) aplikatzen die inportatutako datuei zutabe batean.

Data (UHE)

Data-formatu bat (Urtea, Hilabetea, Eguna) aplikatzen die inportatutako datuei zutabe batean.

Ingelesa (AEB)

AEBetako ingelesean formateatutako zenbakiak sistemaren hizkuntza kontuan hartu gabe bilatu eta txertatuko dira. Zenbaki-formatu bat ez da aplikatu. AEBetako ingeleseko sarrerarik ez badago Estandarra formatua aplikatzen da.

Ezkutatu

Zutabeko datuak ez dira inportatzen.


(EHU), (HEU) edo (UHE) datu-formatuetako bat hautatzen baduzu eta zenbakiak bereizlerik gabe sartzen badituzu, zenbakiak horrela interpretatuko dira:

Karaktere kopurua

Data-formatua

6

Bi karaktere erabiliko dira eguna, hilabetea eta urtea adierazteko, hautatutako ordenan.

8

Lau karaktere erabiliko dira urtea adierazteko, eta bana hilabetea eta eguna adierazteko, hautatutako ordenan.

5 edo 7

6 edo 8 karaktererekin bezala, baina sekuentziako lehenengo zatiak karaktere bat gutxiago izango du. Ezkerreko zeroa kenduko zaie hilabeteari eta egunari.


Iradokizun-ikonoa

Inportatutako datuetan ezkerreko zeroa sartu nahi baduzu, adibidez, telefono zenbakietan, aplikatu "Testua" formatua zutabeari.


Aurrebista

Inportatutako testua zutabeetan bereizi ondoren nolakoa izango den erakusten du. Inportatutako zutabe bati formatu bat aplikatzeko, egin klik zutabe batean eta hautatu Zutabe mota. Zutabe mota bat hautatutakoan, aplikatutako formatua bistaratuko da zutabe-izenburuan.

Zabalera finko bat erabili nahi baduzu inportatutako datuak zutabeetan bereizteko, egin klik erregelan zabalera-mugak ezartzeko.

Sagurik gabe nabigatzea

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Inportatzeko eta esportatzeko iragazkiei buruzko informazioa.