Testu-fitxategien esportazioa
Testu-esportazioa elkarrizketa-koadroan testu-fitxategiak esportatzeko aukerak zehatz ditzakezu. Elkarrizketa-koadro hau bistaratuko da "CSV testua" gisa gorde badituzu kalkulu-orrietako datuak eta Editatu iragazki-ezarpenak kontrol-laukia hautatuta badago Gorde honela elkarrizketa-koadroan.
Eremu-aukerak
Testu-esportazioan erabiltzen den eremu-bereizlea, testu-bereizlea eta karaktere-jokoa zehazten ditu.
Karaktere-jokoa
Testu-esportaziorako karaktere-jokoa zehazten du.
Eremu-bereizlea
Datu-eremua banatzen duen eremu-bereizlea aukeratu edo sartu.
Testu-bereizlea
Datu-eremua banatzen duen eremu-bereizlea aukeratu edo sartu.
Komatxoak testu-gelaxka guztietan
Karaktere mugatzaile artean dauden testu-gelaxka guztiak esportatzen ditu, 'Testu-mugatzailea' koadroan ezarrita dagoen bereizlearen arabera. Markatuta ez badago, 'Eremu-mugatzailea' karakterea erabilita mugatuta dauden testu-gelaxkak soilik hartuko dira.
Gorde gelaxkaren edukia erakutsi bezala
Modu lehenetsian aktibatuta dago aukera hau. Datuak bistaratzen diren moduan gordeko dira, aplikatutako zenbaki-formatuak barne. Kontrol-lauki hau markatuta ez badago, datu-eduki gordinak gordeko dira, softwarearen bertsio zaharretan bezala.
Zenbaki-formatuaren arabera, gelaxken edukia erakusten den bezala gordez gero, gerta liteke inportazioak egitean balio batzuk jada ezin interpretatu izatea zenbaki-balio gisa.
Zutabe-zabalera finkoa
Datu-eremu guztiak esportatzen ditu zabalera finko batekin.
-
Zutabearen uneko zabalera izango du esportatutako testu-fitxategiaren datu-eremuak.
-
Gelaxkan ikusten den formatuarekin esportatzen dira balioak.
-
Balio bat zutabe-zabalera finkoa baino luzeagoa bada, ### kate gisa esportatuko da.
-
Testu-kate bat zutabe-zabalera finkoa baino luzeagoa bada, amaieran trunkatu egingo da.
-
Ezkerrean, erdian eta eskuinean lerrokatzea simulatuko da txertatutako zuriuneen bidez.