XML fitxategi-formatua
Lehenespenez, OpenDocument fitxategi-formatuan kargatzen eta gordetzen ditu fitxategiak LibreOffice(e)k.
OpenDocument fitxategi-formatua (ODF) hainbat software aplikaziok erabiltzen duten fitxategi-formatu estandar bat da. Informazio gehiago jaso dezakezu Wikipedian: wikipedia.org/wiki/OpenDocument.
OpenDocument fitxategi-formatuen izenak
LibreOffice(e)k honako fitxategi-formatuak erabiltzen ditu:
Dokumentu-formatua |
Fitxategi-luzapena |
ODF testua |
*.odt |
ODF testu-txantiloioa |
*.ott |
ODF dokumentu maisua |
*.odm |
HTML dokumentua |
*.html |
HTML dokumentu-txantiloia |
*.oth |
ODF kalkulu-orria |
*.ods |
ODF kalkulu-orriaren txantiloia |
*.ots |
ODF marrazkia |
*.odg |
ODF marrazki-txantiloia |
*.otg |
ODF aurkezpena |
*.odp |
ODF aurkezpen-txantiloia |
*.otp |
ODF formula |
*.odf |
ODF datu-basea |
*.odb |
LibreOffice hedapenak |
*.oxt |
HTML ez da OpenDocument formatua.
ODF Chart diagrama independenteetarako fitxategi-formatuaren izena da. Formatu horren luzapena *.odc da, eta gaur egun ez da erabiltzen.
OpenDocument formatuaren eboluzioa
OpenDocument formatuak eboluzionatu egin du denboran zehar.
ODF bertsioa |
OASISek onespen estandarra eman zuen data |
Onartzen duen softwarearen lehen bertsioa |
ODF 1.0 |
2005-05-01 |
OpenOffice.org 1.1.5 edo StarOffice 7 |
ODF 1.1 |
2007-02-02 |
OpenOffice.org 2.2 edo StarOffice 8-en 4. eguneratzea |
ODF 1.2 |
2011-09-30 |
OpenOffice.org 3, StarOffice 9, Oracle Open Office |
ODF 1.2 (hedatua) |
- |
OpenOffice.org 3.2 edo StarOffice 9.2 |
Egungo bertsioetan, dokumentuak ODF 1.2 bertsioan (lehenetsia) edo ODF 1.0/1.1 bertsioan (atzerako bateragarritasunerako) gorde daitezke. Aukeratu
eta hautatu ODF formatuaren bertsioa.Oraindik OpenOffice.org 1 edo StarOffice 7 erabiltzen duten erabiltzaileekin dokumentuak trukatu nahi badituzu, gorde dokumentua dagokion izena duen iragazkia erabiliz Fitxategi mota zerrenda-koadroan.
Beste fitxategi-formatu bat lehenetsia izan dadin definitu nahi baduzu, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - Kargatu/gorde - Orokorra LibreOffice dokumentu mota bakoitzerako fitxategi-formatu alternatiboak aurkitzeko.
XML fitxategi-egitura
OpenDocument fitxategi-formatuko dokumentuak XML fitxategiak dituzten zip artxibo konprimitu gisa gordetzen dira. XML fitxategi horiek ikusteko, deskonprimitzeko programa batekin ireki dezakezu OpenDocument fitxategia. Fitxategi eta direktorio hauek egoten dira OpenDocument fitxategietan:
-
Dokumentuaren testu-edukia content.xml fitxategian egoten da.
Modu lehenetsian, content.xml formatu-elementurik gabe (esaterako, koskarik edo lerro-jauzirik gabe) gordetzen da, dokumentua gordetzeko eta irekitzeko behar den denbora txikiagotzeko. Kosken eta lerro-jauzien erabilera Konfigurazio aurreratua aukeran aktibatu daiteke, /org.openoffice.Office.Common/Save/Document PrettyPrinting propietatean egiazkoa ezarrita.
-
meta.xml fitxategiak, besteak beste, dokumentuaren meta-informazioa jasotzen du; Fitxategia - Propietateak komandoaren bidez sar zaitezke.
Dokumentua pasahitzarekin gordetzen baduzu, meta.xml ez da zifratuko.
-
settings.xml fitxategiak dokumentu honen ezarpenei buruzko informazio gehiago dauka.
-
styles.xml fitxategian dokumentuari aplikatutako estiloak topatuko dituzu, 'Estiloak' leihoan ikus daitezkeenak.
-
meta-inf/manifest.xml fitxategiak XML fitxategien egitura azaltzen du.
Fitxategi-formatu konprimituan fitxategi eta karpeta gehiago egon daitezke.
XML formatuen definizioa
OpenDocument formatuaren eskema www.oasis-open.org web gunean aurki daiteke.