Glosario orokorra

Glosario honek LibreOfficeko termino garrantzitsuenen azalpenak ditu.

Erabili glosarioa LibreOfficeko edozein aplikaziotan aurkitzen dituzun termino arrotzak bilatzeko.

ASCII

ren laburdura. ASCII ordenagailu pertsonaletan letra-tipoak bistaratzeko karaktere-jokoa da. 128 karakterek osatzen dute, letrak, zenbakiak, puntuazio-karaktereak eta ikurrak barne. ASCII karaktere-joko hedatuak 256 karaktere ditu. Karaktere bakoitzak zenbaki bakar bat du esleituta, eta zenbaki horri ASCII kodea esaten zaio.

HTML orriek 7 biteko ASCII karaktere-jokoko karaktereak besterik ez dituzte onartzen. Bestelako karaktereak -dieresi alemanak, esaterako- kode-konbinazio baten bidez bereizten dira. LibreOffice esportatzeko iragazkiak automatikoki egiten ditu beharrezko aldaketak.

Atrakatzea

LibreOffice aplikazioetako zenbait leiho, esaterako 'Estiloak' leihoa eta 'Nabigatzailea', leiho atrakagarriak dira. Leiho horiek mugitu eta tamainaz aldatu ditzakezu, bai eta ertz batean atrakatu ere. Ertz bakoitzean hainbat leiho atraka ditzakezu, bata bestearen gainean edo elkarren alboan; ondoren, ertz-lerroak mugituta, leihoen proportzio erlatiboak aldatu ditzakezu.

Desatrakatzeko eta berriro atrakatzeko, eutsi sakatuta tekla, egin klik bikoitza leihoko area huts batean. 'Estiloak' leihoan, ikonotik hurbil dagoen zati grisean egin dezakezu klik bikoitza, teklari eusten diozun bitartean.

Atrakatzea (Autoezkutatu)

Beste leihoren bat atrakatuta duten leiho-ertzetan botoi bat izango duzu eskura, eta, botoi horrekin, leihoa erakutsi edo ezkutatu ahal izango duzu.

Biratze-botoia

  1. Inprimaki-kontroletan, biratze-botoia bat zenbakizko eremu baten, moneta-eremu baten, data-eremu baten edo ordu-eremu baten propietate bat da. "Biratze-botoia" propietatea gaituta badago, eremuak bi ikur erakutsiko ditu, aurkako norabidera zuzenduta dauden geziak dituztenak, bai bertikalean bai horizontalean.

  2. Basic IDEn, biratze-botoi bat zenbakizko eremurako erabiltzen den izena da, bi gezi-ikurrekin batera.

Zenbakizko balioak idatz ditzakezu biratze-botoian, edo balioak hauta ditzakezu gorako geziaren edo beherako geziaren botoiekin. Teklatuan, gorako geziaren eta beherako geziaren teklak erabil ditzakezu biratze-botoiko balioak handitzeko edo txikitzeko. 'Orrialdea gora' eta 'Orrialdea behera' erabil ditzakezu biratze-botoiaren gehieneko eta gutxieneko balioa ezartzeko.

Biratze-botoiak zenbakizko balioak definitzen baditu, neurri-unitate bat ere defini dezakezu, adibidez, 1 cm edo 5 mm, 12 ptu edo 2".

Bézier Objektua

Pierre Bézier matematikari frantsesak garatu zuen Bézier kurba. Matematikoki definitutako kurba da, eta bi dimentsioko grafiko-aplikazioetan erabiltzen da. Lau puntuk definitzen dute kurba: hasierako kokalekuak eta bukaerako kokalekuak, eta erdiko bi puntu bereizik. Bézier objektuak alda daitezke puntu horiek saguarekin mugituz.

DDE

"Dynamic Data Exchange" hitzen laburdura da, eta OLEren "Object Linking and Embedding" aurrekaria da. DEEren bidez, objektuak fitxategi-erreferentzien bidez estekatzen dira, ez dira kapsulatzen.

DEE esteka bat sor dezakezu prozedura hau erabiliz: Hautatu zenbait gelaxka Calc kalkulu-orri batetik, eta kopiatu arbelean; ondoren, beste kalkulu-orri batera joan, eta hauta ezazu Editatu - Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroa. Hautatu Esteka aukera, edukia DEE esteka moduan txertatzeko. Esteka bat aktibatzen denean, txertatutako gelaxka-area jatorrizko fitxategitik irakurriko da.

Datu-base erlazionala

Formalki deskribatutako taulen multzo gisa antolatutako datu-bilduma bat da datu-base erlazionala. Mota horretako datu-baseetan modu askotan atzi edo berrantola daitezke datuak datu-baseko taulak berriro antolatu beharrik gabe.

Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistema (RDBMS) batekin, datu-base erlazional bat sor, egunera eta administra dezakezu. Erabiltzaile batek sartutako Structured Query Language (SQL)ko instrukzioak edo aplikazio-programa batek dituenak erabiltzen ditu RDBMS programak, eta datu-basea sortu edo eguneratzen du, edo datu-baserako sarbidea ematen du.

Datu-base erlazionalak nolakoak diren ikusteko, erosketa bat jarriko dugu adibide gisa, bezeroen, erosketen eta fakturen taulak dituen datu-base batean. Faktura taulan ez dira agertzen bezeroen edo erosketen datuak; bezeroen eta erosketen tauletako eremuen erreferentziak agertuko dira, lotura erlazional edo erlazio bidez. Adibidez, bezeroaren izena agertu beharrean, bezero-taulako bezeroaren IDa agertuko da.

Erlatiboki eta absolutuki gordetzea

Zenbait elkarrizketa-koadrotan (adibidez Editatu - AutoTestua) fitxategiak bide absolutuak edo erlatiboak erabiliz gorde nahi dituzun aukera dezakezu.

Erlatiboki gordetzea aukeratzen baduzu, dokumentuko grafiko kapsulatuak edo fitxategi gisa txertatutako bestelako objektuak erlatiboki gordeko dira fitxategi-sistemako kokaleku horrekiko. Kasu horretan, ez du axola non dagoen gordeta direktorio-egitura. Edonola ere, fitxategiak aurkitu egingo dira (betiere, erreferentzia unitate edo bolumen berean badago). Hori garrantzitsua da, dokumentua erabilgarria izan dadin guztiz bestelako direktorio-egitura edo unitate- edo bolumen-izena duten beste ordenagailu batzuetan. Erlatiboki gordetzea gomendatzen da, halaber, direktorio-egitura bat sortu nahi baduzu Interneteko zerbitzari batean.

Absolutuki gordetzea nahiago baduzu, beste fitxategiekiko erreferentziak ere absolutu gisa definituko dira, hau da, unitate, bolumen edo erroko direktorioan oinarrituta. Bide honek badu abantailarik: erreferentziak dituen dokumentua beste direktorio edo karpeta batera eraman ahal izango da, erreferentzien balioa galdu gabe.

Erregistroan egiaztatuta

Inprimaketan erabiltzen den termino tipografiko bat da. Liburuetan, egunkarietan eta aldizkarietan aurrealdeko eta atzealdeko lerroak elkarren parean, maila berean, inprimatuko direla esan nahi du. 'Erregistroan egiaztatuta' ezaugarriarekin errazago irakur daitezke orrialdeak, lerro arteko itzal grisek dirdira egitea eragozten baitu. 'Erregistroan egiaztatuta' terminoak erreferentzia egiten die, orobat, altuera bera duten alboko testu-zutabeetako lerroei.

Paragrafoa, paragrafo-estiloa edo orrialde estiloa 'erregistroan egiaztatu' gisa definitzen duzunean, eragindako karaktereen oinarrizko lerroak orri-sareta bertikal batean lerrokatzen dira, letra-tamaina edo grafikorik badagoen kontuan hartu gabe. Nahi baduzu sareta honetako ezarpenak zehatz ditzakezu orrialde-estiloaren ezaugarri gisa.

Esteka

Estekak komandoa Editatu menuan dago. Komandoa aktibatzeko, gutxienez esteka batek egon behar du uneko dokumentuan. Objektu bat txertatzen duzunean (grafiko bat, adibidez), zuzenean kopia dezakezu dokumentuan, edo esteka moduan txertatu.

Objektua zuzenean txertatzen denean dokumentuan, dokumentua handitu egiten da, gutxienez objektuak dituen byteak gehitzen baitzaizkio. Aukera horrekin, dokumentua gorde eta beste ordenagailu batean ireki dezakezu; txertatutako objektua dokumentuko kokaleku berberean egongo da.

Objektua esteka gisa txertatzen baduzu, berriz, fitxategi-izenaren erreferentzia besterik ez zaio gehituko dokumentuari. Fitxategiaren neurria, beraz, ez da ia handituko, bide-izenak eta fitxategiaren erreferentziak hartzen duten tokia bakarrik. Dokumentua beste ordenagailu batean irekiz gero, estekatutako fitxategiak erreferentzian adierazitako leku berberean egon beharko du, objektua ikusi ahal izateko dokumentuan.

Erabili Editatu - Estekak dokumentuan estekatutako fitxategiak zein diren ikusteko. Estekak kendu egin daitezke, nahi izanez gero. Honek esteka honda dezake eta objektua zuzenean txertatu.

Formatua

Formateatzeak, testu-tratamenduko edo DTP programa baten bidez testuari emandako diseinu bisuala adierazten du hemen. Besteak beste, honakoak barne hartzen ditu: paper-formatua, orrialde-ertzak, letra-tipoak, letra-efektuak, koskak eta tarteak. Testuak zuzenean nahiz LibreOfficeko estiloen bidez formatea ditzakezu.

IME

Input Method Editor esan nahi du IMEk. Erabiltzaileak programa honen bidez mendebaldekoak ez diren karaktere-jokoetako karaktere konplexuak idatz ditzake teklatu estandarra erabiliz.

JDBC

Java Database Connectivity (JDBC) API erabil dezakezu LibreOffice(e)tik datu-base batera konektatzeko. JDBC kontrolatzaileak Java programazio-lengoaian idatzita daude, eta plataforma jakin bati lotu gabekoak dira.

Karaktereen arteko tartea doitzea

Elkarren ondoko letren arteko tartea handitzeko edo txikitzeko aukera eskaintzen du karaktere-tarteak; testuaren itxura orokorra hobetzeko erabili ohi da.

Karaktere-tartearen taulek zein letrek behar duten tarte handiagoa adierazten dute. Taula horiek, normalean, letra-tipoaren osagai bat izaten dira.

Laster-menua

Objektu baten laster-menua aktibatzeko, sakatu objektua saguaren botoiarekin hura hautatzeko, eta ondoren, botoia. Laster-menu batzuk objektua hautatu gabe ere ireki daitezke. Laster-menuak edonon daude LibreOffice aplikazioan.

Lehen mailako gakoa

Datu-baseko eremuen identifikatzaile unibokoa da lehen mailako gakoa. Datu-baseko eremuen identifikatzaile bakarra erabiltzen da datu-base erlazionaletan, beste taula batzuetako datuak atzitzeko. Beste taula bateko lehen mailako gakoari, kanpoko gakoa esaten zaio.

LibreOffice(e)n, taularen diseinu-ikuspegian definitzen da lehen mailako gakoa, hautatutako eremuaren errenkada-goiburuko laster-menuan komando egokia aukeratuta.

Lerro solteak (alargunak eta umezurtzak)

Alargunak eta umezurtzak tipografian erabili ohi diren terminoak dira. Alarguna paragrafo bukaerako lerro labur bat da, eta, testua inprimatzean, hurrengo orrialdeko goialdean agertzen da bakarrik. Umezurtza, aldiz, paragrafo baten lehen lerroa da, aurreko orrialdearen bukaeran bakarrik inprimatzen dena. LibreOffice testu-dokumentuetan, horrelakoak automatikoki ez agertzea aukera dezakezu, hautatutako paragrafo-estiloan oinarrituta. Orrialde berean zehatz dezakezu paragrafo bateko zenbat lerro mantendu behar diren elkarrekin.

ODBC

Open Database Connectivity (ODBC) protokolo-arau bat da, aplikazioek datu-baseak atzitzeko erabiltzen dena. SQL (Structured Query Language) kontsulta-lengoaia erabiltzen du. LibreOffice(e)n, datu-base bakoitzean kontsultak egiteko SQL komandoak erabili nahi duzun aukera dezakezu. Bestela, laguntza interaktiboa erabil dezakezu kontsulta saguaren bidez definitzeko, eta LibreOffice(e)k automatikoki itzuliko du SQLra.

OLE

Object Linking and Embedding (OLE)ko objektuak helburuko dokumentuekin esteka daitezke, edo, nahiago bada, kapsulatu egin daitezke. Kapsulatzean, objektuaren kopia bat eta iturburuko programaren xehetasunak txertatzen dira helburuko dokumentuan. Objektua editatu nahi izanez gero, iturburuko programa aktibatu besterik ez duzu, objektuan klik bikoitza eginez.

Objektua

Datuak dituen pantailako elementu bat da objektua. Aplikazio-datuak adieraz ditzake, hala nola, testua edo irudia.

Objektuak independenteak dira, eta ez dute eraginik bata bestearengan. Datuak dituen edozein objekturi komando batzuk eslei dakizkioke. Hala, esate baterako, objektu grafiko batek irudia editatzeko komandoak ditu; kalkulu-orriak, berriz, kalkuluak egiteko komandoak ditu.

OpenGL

OpenGL 3Dko grafiko-hizkuntza da, hasiera batean SGIk (Silicon Graphics Inc) garatutakoa. Lengoaia horren bi dialekto erabiltzen dira gehien: Batetik, Microsoft OpenGL, Windows NTn erabiltzeko prestatutakoa, eta, bestetik, Cosmo OpenGL, SGIk egindakoa. Azken hori grafiko-hizkuntza independentea da, eta plataforma eta ordenagailu mota guztientzat balio du - baita 3-D grafikoetako hardware berezirik ez duten makinentzat ere.

PNG

Portable Network Graphics (PNG) grafikoen fitxategi-formatu bat da. Fitxategiak konpresio-faktore hautagarri baten bidez konprimatzen dira, eta, JPG formatuan ez bezala, PNG fitxategietako informazioa ez da sekula galtzen konprimatzean.

RTF

Testu-fitxategiak elkartrukatzeko garatutako fitxategi-formatua da RTF (Rich Text Format). Eginbide berezi gisa aipa daiteke, zuzenean irakur daitekeen testu-informazio bihurtzen dela formatua. Baina, tamalez, beste fitxategi-formatu batzuekin alderatuta, nahiko fitxategi handiak sortzen ditu.

SQL

SQL (Structured Query Language) datu-baseetan kontsultak egiteko erabiltzen den lengoaia bat da. LibreOffice bidez kontsultak egiteko bi aukera dituzu: SQL erabiltzea edo saguarekin interaktiboki egitea.

SQL datu-basea / SQL zerbitzaria

SQL datu-basea SQL interfazea eskaintzen duen datu-sistema da. SQL datu-baseak maiz erabiltzen dira bezero/zerbitzari sareetan, hau da, hainbat bezero zerbitzari zentral batean (adib. SQL zerbitzari batean) sartzeko antolatutako sareetan, eta horregatik esaten zaie SQL zerbitzariaren datu-baseak, edo, laburrago esateko, SQL zerbitzariak.

LibreOffice(e)n kanpoko SQL datu-baseak integra ditzakezu. Disko gogorrean edo sarean egon daitezke kokatuta, ODBC bidez nahiz LibreOffice(e)n integratutako Jatorrizko kontrolatzaile baten bidez atzi ditzakezu datuak.

Testu konplexuen diseinua (CTL)

Testu konplexuen diseinua duten hizkuntzek ezaugarri hauetako batzuk edo guztiak izan ditzakete:

LibreOffice(e)k CTL gisa onartzen ditu hindia, thailandiera, hebreera eta arabiera.

Gaitu CTL euskarria hemen: - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzka.

Zenbaki-sistema

Zenbakiak adierazteko erabilgarri dagoen karaktere kopuruak definitzen du zenbaki-sistema bat. Sistema hamartarrak, esate baterako, 10 karaktere ditu oinarri: 0 eta 9 bitarteko zenbakiak; sistema bitarrak bi: 0 eta 1 zenbakiak; eta sistema hamaseitarra 16 karakterez dago osatuta (0tik 9ra arteko zenbakiak eta A-tik F-ra bitarteko letrak).

Zuzenean edo estiloen bidez formateatzea

Dokumentu bat estiloak erabili gabe formateatzen denean, "zuzenean" formateatzen dela esaten da. Horrek esan nahi du, testua eta bestelako objektuak (markoak, taulak,...) atributuak zuzenean aplikatuz aldatzen direla. Formatuak hautatutako eremuan soilik izango du eragina, eta aldaketak banan-banan egin beharko dira. Estiloak, bestetik, ez zaizkio zuzenean aplikatzen testuari; aitzitik, 'Estiloak' leihoan definitzen dira lehenengo, eta gero aplikatzen dira. Bide horrek badu abantailarik: esate baterako, estilo bat aldatzen duzunean, estilo hori aplikatu zaien dokumentu zati guztiak batera aldatuko dira.

Formatu zuzena ezabatu dezakezu zure dokumentutik testu osoa +A laster-teklekin aukeratuz, eta gero Formatua - Garbitu zuzeneko formatua hautatuz.