Neurri-unitateen bihurketa
Elkarrizketa batzuetan, neurri-balioak idatz ditzakezu sarrera koadroan. Zenbakizko balio bat idazten baduzu, lehenetsitako neurri-unitatea erabiliko da.
Writer testu-dokumentuen neurri-unitate lehenetsia LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Orokorra aukeran agertzen den elkarrizketa-koadroan definitzen da. Calc, Draw eta Impress aplikazioetarako, mota horretako dokumentu bat ireki eta Orokorra orria ireki, Writerren kasuan bezala.
Luzera-unitateen sarrera-koadroetan unitate-laburdurak ere gehi ditzakezu ondorengo zerrendaren arabera:
Unitate-laburdura |
Azalpena |
mm |
Milimetroa |
cm |
Zentimetroa |
hazb. edo ″ |
Hazbetea |
pi |
Pika |
pt |
Puntua |
Formula hauek unitateak bihurtzen dituzte:
-
1 cm = 10 mm
-
1 in = 2,54 cm
-
1 hazbete = 6 pika = 72 puntu
Adibidez, testu-dokumentu batean, ireki Formatua - Paragrafoa - Koskak eta Tarteak. Hazbete bateko koska ezartzeko uneko paragrafoari, idatzi 1 hazb. edo 1" "Testuaren aurretik" koadroan. 1 cm-ko koska ezartzeko paragrafoari, idatzi 1 cm sarrera-koadroan.
Onartutako gehienezko edo gutxieneko balioa ezartzeko, egin klik uneko balioan eta ondoren sakatu Orrialdea gora edo Orrialdea behera tekla.