Gehien erabiltzen diren botoiak

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Amaitu

Aldaketa guztiak aplikatu eta morroia ixten du.

Tresna-barrak

Ikonoen ondoko gezian klik egitean tresna-barra irekitzen da. Tresna-barra lekuz aldatzeko, arrastatu titulu-barra. Sagu-botoia askatu bezain laster, tresna-barra kokaleku berrian geratuko da. Arrastatu titulu-barra beste kokaleku batera, edo arrastatu leihoaren ertz batera, eta tresna-barra hor atrakatuko da. Tresna-barra bat ixteko, egin klik 'Itxi leihoa' ikonoan. Tresna-barra berriz ere ikusgai ipintzeko, hautatu Ikuspegia - Tresna-barrak - (barraren izena).

Biratze-botoia

  1. Inprimaki-kontroletan, biratze-botoia bat zenbakizko eremu baten, moneta-eremu baten, data-eremu baten edo ordu-eremu baten propietate bat da. "Biratze-botoia" propietatea gaituta badago, eremuak bi ikur erakutsiko ditu, aurkako norabidera zuzenduta dauden geziak dituztenak, bai bertikalean bai horizontalean.

  2. Basic IDEn, biratze-botoi bat zenbakizko eremurako erabiltzen den izena da, bi gezi-ikurrekin batera.

Zenbakizko balioak idatz ditzakezu biratze-botoian, edo balioak hauta ditzakezu gorako geziaren edo beherako geziaren botoiekin. Teklatuan, gorako geziaren eta beherako geziaren teklak erabil ditzakezu biratze-botoiko balioak handitzeko edo txikitzeko. 'Orrialdea gora' eta 'Orrialdea behera' erabil ditzakezu biratze-botoiaren gehieneko eta gutxieneko balioa ezartzeko.

Biratze-botoiak zenbakizko balioak definitzen baditu, neurri-unitate bat ere defini dezakezu, adibidez, 1 cm edo 5 mm, 12 ptu edo 2".

Bihurtu

Elkarrizketa-koadroan aurrera jarraitzeko klik egiten baduzu; botoi horrek Hurrengoa izena du. Azken orrialdean Bihurtu izena du botoiak. Botoia sakatzean bihurketa egingo da.

Laster-menua

Objektu baten laster-menua aktibatzeko, sakatu objektua saguaren botoiarekin hura hautatzeko, eta ondoren, botoia. Laster-menu batzuk objektua hautatu gabe ere ireki daitezke. Laster-menuak edonon daude LibreOffice aplikazioan.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu, berrespenik eskatu gabe.

Neurria

Hainbat neurri-unitatetan sar ditzakezu balioak sarrera-eremuetan. Lehenetsitako unitatea zentimetroa da. Hala ere, zehazki 1 cm-ko tarte bat lortu nahi baduzu, idatzi '1cm'. Unitate osagarriak erabil daitezke testuinguruaren arabera, adibidez '12 pt' 12 puntuko espaziorako. Unitate berriaren balioa ez bada erreala, aurrez zehaztutako gehieneko edo gutxieneko balioak erabiliko ditu programak.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten du.

Aplikatu

Aldatutako edo hautatutako balioak aplikatzen ditu, elkarrizketa-koadroa itxi gabe.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.

Hurrengoa

Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Berrezarri

Uneko fitxan egindako aldaketak baztertu, eta elkarrizketa hau ireki denean aplikagarri zirenak ezartzen ditu. Elkarrizketa ixtean ez da segurtasun-galderarik agertzen.

Berrezarri

Aldatutako balioak baztertu, eta lehenetsitako balioak berrezartzen ditu.

Abisu-ikonoa

Ez da segurtasun-galderarik agertzen. Ados sakatuz elkarrizketa berresten baduzu, berrezarri egingo dira elkarrizketa-koadroko ezarpen guztiak.


Estandarra

Elkarrizketa-koadroan dauden balioen ordez, lehenetsitako instalazio-balioak berrezartzen ditu.

Abisu-ikonoa

Ez da segurtasun-galderarik egiten balio lehenetsiak berrezarri aurretik.


Atzera

Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.

Aukerak

Egin klik Aukerak botoian, elkarrizketa-koadroa zabaldu eta aukera gehiago ikusi ahal izateko. Egin klik berriz ere, elkarrizketa-koadroa leheneratzeko.

Ikus itzazu, halaber, ondoko funtzioak:

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Errorea gertatzen bada, balio logiko bat edo zenbakizko bat emango du funtzioak.

(Komando hau laster-menuaren bidez bakarrik erabil daiteke).

Tresna batean klik bikoitza egiten baduzu, tresna hori behin eta berriz erabili ahal izango duzu. Klik bakar bat egiten baduzu tresnan, azkeneko hautapenera itzuliko da, ataza osatu ondoren.

Sakatu Shift+F1 eta kokatu kontrol baten gainean, hari buruz gehiago ikasteko.

'Aukerak' elkarrizketa-koadroaren botoiak

Ados

Gorde orrialdeko aldaketak eta itxi 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.

Utzi

Itxi 'Aukerak' elkarrizketa-koadroak eta baztertu egindako aldaketa guztiak.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Abisu-ikonoa

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatutak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.