Aukerak barra
Aukerak barra bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Aukerak.
Biraketa modua objektuan klik egindakoan
Saguaren klik egiteko portaera aldatzen du, biraketa-heldulekuak objektuan klik egin eta gero agertu daitezen. Ondoren, egin klik berriro. Arrastatu helduleku bat objektua nahi duzun norabidean biratzeko.
Erakutsi sareta
Erakutsi doitze-lerroak
Doitze-lerroak erakutsi edo ezkutatzen ditu objektuak diapositiban lerrokatu ahal izateko. Doitze-lerroak kentzeko, arrastatu diapositibatik kanpora.
Gidak lekuz aldatzean
Atxiki saretari
Markoak, marrazki-elementuak eta kontrolak sareta-puntuen artean soilik mugituko diren zehazten du. Doitze-saretaren egoera uneko ekintzarako soilik aldatzeko, arrastatu objektua Control teklaCtrl teklari sakatuta eusten diozun bitartean.
Moldatu doitze-lerroetara
Moldatu orrialde-marjinetara
Objektu grafikoaren ingerada gertueneko orrialde-marjinarekin lerrokatu behar den ala ez zehazten du.
Moldatu objektu-ertzera
Objektu grafikoaren ingerada gertueneko objektu grafikoarekin lerrokatu behar den ala ez zehazten du.
Moldatu objektu-puntuetara
Objektu grafikoaren ingerada gertueneko objektu grafikoarekin lerrokatu behar den ala ez zehazten du.
Onartu edizio bizkorra
Gaituta badago testu-objektua klik egin eta berehala editatu daiteke. Desgaituta badago klik bikoitza egin behar da editatzeko.
Testu-area soilik hautatu
Egin klik bikoitza testua gehitzeko
Saguaren klik egiteko portaera aldatzen du objektuan klik bikoitza egin ahal izateko testua gehitu edo editatzeko.
Eraldatu objektua atributuekin
Aukerak barrako ikono hori aktibatuta badago, objektuak beren atributuekin erakutsiko dira, baina % 50eko gardentasunarekin, haiek mugitu edo arrastatzen dituzunean. Ikonoa aktibatuta ez badago, ingerada besterik ez da erakutsiko arrastatzean, eta objektua atributu guztiekin erakutsiko da saguaren botoia askatzen denean.