Marrazkia barra

Marrazkia barrak marrazteko tresna nagusiak ditu.

Hautatu

Uneko dokumentuan objektuak hauta ditzakezu.

Ikonoa

Hautapena

Laukizuzena

Uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan laukizuzen betea marrazten du. Egin klik laukizuzenaren izkina kokatzea nahi duzun lekuan, eta arrastatu nahi duzun tamaina lortzen duen arte. Karratua marrazteko, sakatu Maius arrastatzen duzun bitartean.

Icon

Laukizuzena

Elipsea

Uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan obalatu betea marrazten du. Egin klik obalatua marraztea nahi duzun lekuan, eta arrastatu nahi duzun tamaina lortzen duen arte. Zirkulua marrazteko, sakatu Maius arrastatzen duzun bitartean.

Icon

Elipsea

Testua

Uneko dokumentuan klik egin edo arrastatzen duzun lekuan testu-koadroa marrazten du. Egin klik dokumentuko edozein lekutan, eta idatzi edo itsatsi testua.

Ikonoa

Testua

Kurba

Marrazkia barrako kurbaren ikonoan Marrak tresna-barra irekitzen du. Hor marrak eta formak gehi diezazkiokezu uneko diapositibari.

Icon

Kurba

Lotura-marrak

Icon

Lotura-marra

Ireki Lotura-marrak tresna-barra. Horren bidez lotura-marrak gehi diezazkiekezu uneko diapositibako objektuei. Lotura-marra objektuak lotzen dituen marra da, eta objektuak lekuz aldatzean erantsita gelditzen da. Lotura-marra duen objektua kopiatzen baduzu, lotura-marra ere kopiatu egiten da.

Marrak eta geziak

Geziak tresna-barra irekitzen du marrak eta geziak txertatzeko.

3D objektuak

3D objektuak tresna-barra irekitzen du. Objektuak hiru dimentsiokoak dira: sakonera, argiztapena eta islada dute. Txertatutako objektu bakoitzak 3D eszena bat sortzen du hasieran. F3 sakatu daiteke eszenan sartzeko. 3D objektu horietan, '3D efektuak' elkarrizketa-koadroa ireki daiteke beren propietateak editatzeko.

Ikonoa

3D objektuak

Oinarrizko formak

Dokumentuan irudiak txertatzeko erabil dezakezun Oinarrizko formak tresna-barra irekitzen du.

Ikonoa

Oinarrizko formak

Ikur-formak

Ikur formak tresna-barra irekitzen du, eta horren bidez, grafikoak txerta daitezke dokumentuan.

Ikonoa

Ikur-formak

Bloke-geziak

Bloke geziak tresna-barra irekitzen du eta hortik grafikoak txerta daitezke dokumentuan.

Ikonoa

Bloke-geziak

Fluxu-diagramak

Legendak Fluxu-diagramak tresna-barra irekitzen du eta dokumentuan grafikoak txertatzeko erabil daiteke.

Ikonoa

Fluxu-diagramak

Bunbuiloak

Bunbuiloak tresna-barra irekitzen du eta dokumentuan grafikoak txertatzeko erabil daiteke.

Ikonoa

Bunbuiloak

Izarrak eta bandak

Izarrak eta bandak tresna-barra irekitzen du eta dokumentuan grafikoak txertatzeko erabil daiteke.

Ikonoa

Izarrak

Puntuak

Marrazkian puntuak editatzeko aukera ematen dizu.

Kolatze-puntuak

Marrazkian kolatze-puntuak editatzeko aukera ematen dizu.

Kurba

Hautatutako objektua Bézier kurba bihurtzen du.

Poligono

Hautatutako objektua poligono bihurtzen du (marra zuzenez inguratutako objektu itxia). Objektuaren itxura ez da aldatzen. Nahi baduzu, egin klik eskuineko botoiaz eta aukeratu Editatu puntuak aldaketak ikusteko.

Modua

Hautatutako objektuaren forma, orientazioa edo betegarria aldatzen du.

Ikonoa

Efektuak (LibreOffice Drawen bakarrik)

Lerrokatzea

Hautatutako objektuen lerrokatzea aldatzen du.

Icon

Lerrokatu

Antolatu

Hautatutako objektuaren pilatze-ordena aldatzen du.

Icon

Antolatu

Fitxategitik

Irudi bat txertatzen du uneko dokumentuan .

Icon

Irudia

Txertatu

Ikonoa

Txertatu

Inprimaki-kontrolak

'Inprimakiko kontrolak' tresna-barrak inprimaki interaktiboak sortzeko behar diren tresnak ditu.

Icon

Inprimakiko kontrolak

Estrusioa aktibatu/desaktibatu

Hautatutako objektuentzako 3D efektuak aktibatu eta desaktibatzen ditu.