Tresna-barrak

Atal honetan LibreOffice Drawen erabilgarri dauden tresna-barren ikuspegi orokorra eskaintzen da.

LibreOfficeko tresna-barren konfigurazio lehenetsia azaltzen da informazio orokor honetan.

Barra estandarra

Barra Estandarra erabilgarri dago LibreOffice aplikazio guztietan.

Marrazkia barra

Marrazkia barrak marrazteko tresna nagusiak ditu.

Marra eta betetzea barra

Marra eta betetzea barrak uneko edizio modurako komandoak ditu.

Taula barra

Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.

Testuari formatua emateko barra

Testu-formatua barra bistaratzeko, kokatu kurtsorea testu-objektuaren barruan.

Irudi-barra

Erabili Irudia barra hautatutako objektu grafikoaren kolorea, kontrastea eta distira ezartzeko.

Editatu puntuak barra

Editatu Puntuakbarra agertuko da poligono-objektu bat hautatu eta Editatu puntuak ikonoan klik egindakoan.

Aukerak barra

Aukerak barra bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Aukerak.

Kolore-barra

Kolore-barra erakusten edo ezkutatzen du.Bistaratutako kolore-taula aldatzeko, aukeratu Formatua - Area eta ondoren egin klik Koloreak fitxan.

Egoera-barra

Dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du egoera-barrak, une honetan hautatutako objektua barne. Egoera-barrako elementu batzuetan klik bikoitza egin dezakezu dagokien elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

3D ezarpenak

Hautatutako 3D objektuen propietateak kontrolatzen ditu 3D ezarpenen tresna-barrak.

Fontwork

Forntwork objektu bat hautatzean irekitzen da Fontwork tresna-barra.

Txertatu