Formatua
Dokumentuaren diseinua eta edukia formateatzeko komandoak ditu.
Zuzeneko formatua eta karaktere-estiloen araberako formatua kentzen du hautapenetik.
Hautatutako karaktereen letra-tipoa eta letra-tipoaren formatua aldatzen ditu.
Uneko paragrafoaren formatua aldatzen du, adibidez koskak eta lerrokatzea.
Uneko paragrafoan numerazioa edo buletak gehitzen ditu, eta numerazioari edo buletei formatua eman dakieke.
Orrialdearen orientazioa, marjinak, atzeko planoa eta beste diseinu-aukera batzuk ezartzen ditu.
Hautapeneko karaktereen maiuskulak/minuskulak aldatzen ditu. Kurtsorea hitz baten barruan kokatuta badago, eta testurik ez badago hautatuta, orduan hitza izango da hautapena.
Hautatutako objektua tamainaz aldatu, kendu, biratu edo okertu egiten du.
Hautatutako marraren formatu-aukerak ezartzen ditu.
Hautatutako marrazkiaren betetzeko propietateak ezartzen ditu.
Hautatutako marrazkian edo testuan diseinua eta ainguratze-propietateak ezartzen ditu.
Hautatutako geruzaren propietateak aldatzen ditu.
Alboko barrako 'Estiloak' panela zabaltzen du, dokumentuan aplika eta edita daitezkeen grafikoak eta aurkezpen-estiloak zerrendatzeko.