Txertatu

Menu horren bidez elementuak txerta ditzakezu Draw dokumentuetan, adibidez, grafikoak eta gidak.

Diapositiba

Orrialde hutsa txertatzen du hautatutako orrialdearen ondoren.

Bikoiztu diapositiba

Uneko diapositibaren kopia txertatzen du uneko diapositibaren ondoren.

Geruza

Geruza berria txertatzen du dokumentuan. Geruzak Draw aplikazioan bakarrik daude erabilgarri, ez Impressen.

Txertatu kaptura-puntua/lerroa

Objektuak azkar lerrokatzeko erabil dezakezun doitze-puntua edo -lerroa txertatzen du (ikus baita ere gida).

Eremuak

Diapositiban txerta ditzakezun eremu arruntak zerrendatzen ditu.

Iruzkina

Iruzkin bat txertatzen du hautatutako testuaren inguruan edo kurtsorearen uneko kokapenean.

Karaktere berezia

Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.

Formatuaren marka

Azpimenu bat irekitzen du formatu-marka bereziak (zuriune zatiezinak, marratxo bigunak eta aukerako jauziak) txertatzeko.

Hiperesteka

Hiperestekak sortzeko eta editatzeko leihoa irekitzen da.

Taula

Uneko diapositiba edo orrialdean taula berri abt txertatzen du.

Multimedia

Azpimenuak hainbat iturburu eskaintzen ditu irudiak, audioak edo bideoak txertatzeko.

Audioa edo bideoa

Audio- edo bideo-fitxategi bat txertatzen du zure dokumentuan.

Objektua

Kapsulatutako objektua txertatzen du zure dokumentuan, besteak beste formulak, 3D ereduak, diagramak eta OLE objektuak.

Diagrama

Diagrama bat txertatzen du.

Marko mugikorra

Uneko dokumentuan marko mugikor bat txertatzen du. HTML dokumentuetan marko mugikorrak beste fitxategi batzuetako edukia bistaratzeko erabiltzen dira.

Fitxategia

Fitxategia diapositiba aktiboan txertatzen du. LibreOffice Draw edo Impress fitxategiak edo HTML dokumentuetako edo testu-fitxategietako testua txerta dezakezu.