Editatu

Menu horretako komandoak Draw dokumentuak editatzeko erabiltzen dira (adibidez, kopiatu eta itsatsi).

Desegin

Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik 'Estandarra' barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Berregin

Azken Desegin komandoaren ekintza desegiten du. Desegin nahi duzun Desegin urratsa hautatzeko, egin klik 'Estandarra' barrako Berregin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Ebaki

Hautapena kentzen du eta arbelean kopiatzen du.

Kopiatu

Hautapena arbelean kopiatzen du.

Itsatsi

Arbelaren edukia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du, eta hautatuta dagoen edozer testu edo objektu ordezten du.

Itsatsi berezia

Arbelaren edukia, zehatz daitekeen formatu batean, uneko fitxategian txertatzen du.

Hautatu dena

Uneko fitxategi, marko edo testu-objektuaren eduki osoa hautatzen du.

Bilatu eta ordeztu

Uneko dokumentuan testua edo formatua bilatzen du edo ordezten du.

Puntuak

Marrazkian puntuak editatzeko aukera ematen dizu.

Kolatze-puntuak

Marrazkian kolatze-puntuak editatzeko aukera ematen dizu.

Bikoiztu

Hautatutako objektuaren kopia bat edo gehiago sortzen ditu.

Iraungitze kateatua

Formak sortzen ditu eta gehikuntza uniformeen bidez banatzen ditu bi marrazki-objekturen artean.

Eremuak

Txertatutako eremuaren propietateak editatzen ditu.

Ezabatu diapositibak

Uneko diapositiba edo orrialdea ezabatzen du.

Estekak

Uneko dokumentuaren esteka bakoitzaren propietateak edita daitezke, iturburu-fitxategiaren bide-izena barne. Komando hau ez da erabilgarri egongo uneko dokumentuak ez baditu beste fitxategi batzuekin lotzen dituen estekak.

Irudi-mapa

URLak gune bero deitzen diren area zehatz batzuetan, grafiko batean edo grafiko multzo batean erants daitezke. Irudi-mapa bat gune bero bat edo gehiagoren talde bat da.

Editatu objektua

Txertatu - Objektua komandoa erabilita zure fitxategian hautatutako objektu bat editatzea ahalbidetzen du.

Hiperesteka

Hiperestekak sortzeko eta editatzeko leihoa irekitzen da.