Menuak

Atal honetan LibreOffice Drawen menu, azpimenu eta haien elkarrizketa-koadroak azaltzen dira.

Ohar-ikonoa

Landu nahi duzun dokumentuaren leihoak hautatuta egon behar du menu-komandoak erabiltzeko. Era berean, dokumentuko objektu bat hautatu behar duzu, objektuarekin asoziatutako menu-komandoak erabiltzeko.


Abisu-ikonoa

Menuak testuinguruaren araberakoak dira. Alegia, unean egiten ari zaren lanari dagozkion menu-komandoak bakarrik egongo dira erabilgarri. Kurtsorea testuan badago, testua editatzeko behar diren menu-komando guztiak egongo dira erabilgarri. Baina, esate baterako, dokumentu batean irudiak hautatu badituzu, irudiak editatzeko behar dituzun menu-komandoak jarriko zaizkizu eskura.


Fitxategia

Menu horrek Draw dokumentuekin lan egiteko komando orokorrak ditu, esaterako, ireki, itxi eta inprimatu. LibreOffice Draw ixteko, sakatu Irten.

Editatu

Menu horretako komandoak Draw dokumentuak editatzeko erabiltzen dira (adibidez, kopiatu eta itsatsi).

Ikusi

Draw dokumentuen bistaratze-propietateak ezartzen ditu.

Txertatu

Menu horren bidez elementuak txerta ditzakezu Draw dokumentuetan, adibidez, grafikoak eta gidak.

Formatua

Dokumentuaren diseinua eta edukia formateatzeko komandoak ditu.

Tresnak

Menu horrek LibreOffice Drawentzako tresnak eta hizkuntza- eta sistema-ezarpenetarako atzipena eskaintzen ditu.

Aldatu

Dokumentuan objektuekin lan egiteko komandoak ditu.

Leihoa

Dokumentu-leihoak manipulatzeko eta bistaratzeko komandoak ditu.

Laguntza

LibreOffice laguntza-sistema abiarazteko eta kontrolatzeko erabil dezakezu Laguntza menua.