Testua gehitzea
Hainbat testu mota gehi ditzakezu marrazki edo aurkezpenetan:
-
Testua testu-marko batean
-
Karaktereen tamaina aldatzen duen testua markoaren tamaina betetzeko
-
Marrazki-objektuei klik bikoitza eginda gehitzen zaien testua
-
Writer dokumentu batetik kopiatutako testua
-
Testu-dokumentu edo HTML dokumentu batean txertatzen den testua
Testu-markoa gehitzea
-
Egin klik Testua ikonoan eta mugitu saguaren erakuslea testu-koadroa sartu nahi duzun tokirantz.
-
Arrastatu testu-markoa dokumentuan edukitzea nahi duzun tamaina lortu arte.
-
Idatzi edo itsatsi testua testu-markoan.
Egin klik bikoitza testuan hura editatzeko edo testu-propietateak formateatzeko, adibidez, letra-tamaina edo –kolorea. Egin klik testu-objektuaren ertzean objektu-propietateak editatzeko, adibidez, ertzaren kolorea, edo beste objektu batzuen aurrean edo atzean antolatzeko.
Testua markoetara doitzea
-
Sortu testu-marko bat aurreko urratsetan azaltzen den bezala.
-
Testu-objektua hautatuta dagoela, aukeratu Formatua - Testua. Testua elkarrizketa-koadroa irekiko da.
-
Testua fitxan, garbitu Doitu altuera testura kontrol-laukia, eta hautatu Doitu markora kontrol-laukia. Sakatu Ados.
-
Testu-markoaren tamaina alda dezakezu, testu-karaktereen tamaina eta forma aldatzeko.
Testua grafikora lotuta
Testua grafiko batean gehi dezakezu grafikoan klik bikoitza eginda.
Testuaren kokagunea zehazteko, erabili Formatua - Testua ataleko ezarpenak.
-
Adibidez, egin klik Bunbuiloak ikonoaren ondoko gezian 'Bunbuiloak' tresna-barra irekitzeko.
-
Hautatu bunbuiloa bat eta eraman saguaren erakuslea bunbuiloa hastea nahi duzun lekura.
-
Arrastatu bunbuiloa marrazteko.
-
Sartu testua.
Testua kopiatzea
-
Hautatu Writer dokumentuko testua.
-
Kopiatu testua arbelera (Editatu - Kopiatu).
-
Egin klik testua itsastea nahi duzun orrialdean edo diapositiban.
-
Itsatsi testua Editatu - Itsatsi edo Editatu - Itsatsi berezia erabiliz.
Itsatsi berezia erabiltzen baduzu, itsatsi beharreko testuaren formatua aukeratu dezakezu. Formatuen arabera, hainbat testu-atributu kopiatu ditzakezu.
Testua inportatzea
-
Egin klik testua inportatzea nahi duzun orrialdean edo diapositiban.
-
Aukeratu Txertatu - Fitxategia.
-
Hautatu testu-fitxategi bat (*.txt) edo HTML fitxategi bat eta sakatu Txertatu. Txertatu testua elkarrizketa-koadroa irekiko da. Sakatu Ados testua txertatzeko.