Objektuak biratzea

Objektuak haien errotazio-puntu lehenetsiaren (erdiko puntua) edo zuk izendatutako errotazio-puntuaren inguruan biraraz ditzakezu.

Ikonoa

Hautatu biratzea nahi duzun objektua. LibreOffice Drawen Modua tresna-barran edo LibreOffice Impressen Marrazketa barran, egin klik Biratu ikonoan.

Eraman erakuslea izkinako helduleku batera erakuslea ikur birakor bihurtzeko. Arrastatu heldulekua objektua biratzeko.

Mantendu sakatuta Maius tekla biratzea 15 graduren multiploetara mugatzeko.

Egin klik eskuineko botoiarekin objektuan laster-menua irekitzeko. Hautatu 'Kokagunea eta tamaina - Biraketa', biraketa-balio zehatz bat sartzeko.

Ikonoa

Errotazio-puntua aldatzeko, arrastatu objektuaren erdiko zirkulu txikia beste kokaleku batera.

Objektua bertikalean edo horizontalean desplazatzeko, arrastatu alboko heldulekuetako bat.