3D objektuak biltzea
3D objektuak (bakoitzak 3D eszena osatzen duena) konbina daitezke 3D eszena bakar batean.
3D objektuak konbinatzeko:
-
Txertatu 3D objektu bat 3D objektuak tresna-barratik (adibidez, kuboa).
-
Txertatu pixka bat handiagoa den bigarren 3D objektu bat (adibidez, esfera).
-
Hautatu bigarren 3D objektua (esfera) eta aukeratu Editatu - Ebaki.
-
Egin klik bikoitza lehenengo objektuan (kuboa) taldean sartzeko.
-
Aukeratu Editatu - Itsatsi. Bi objektuak talde bereko zati dira orain. Nahi izanez gero, objektu indibidualak edita ditzakezu edo haien kokalekua alda dezakezu.
-
Taldetik irteteko, egin klik bikoitza taldetik kanpo.

3D objektuak ezin dituzu ebaki edo kendu.