Objektuak elkartzea

Hainbat objektu talde batean konbina ditzakezu, objektu bakar gisa aritu daitezen. Taldeko objektu guztiak unitate bakar gisa lekuz aldatu eta eraldatu ditzakezu. Talde bateko objektu guztien propietateak (adibidez, lerro-tamaina, betegarriaren kolorea) oso gisa edo taldeko objektu indibidualentzat alda ditzakezu. Taldeak behin-behinekoak edo esleitutakoak izan daitezke:

Taldeak beste talde batzuetan ere elkartu daitezke. Taldeari aplikatutako ekintzek ez diote eragiten taldeko objektu indibidualek bata bestearekiko duten kokaleku erlatiboari.

Objektuak elkartzeko:

Ikonoa

Hautatu elkartu nahi dituzun objektuak eta aukeratu Aldatu - Taldea.

Adibidez, enpresa-logotipo bateko objektu guztiak elkartu ditzakezu logotipoa objektu bakar gisa lekuz eta tamainaz aldatzeko.

Objektuak elkartutakoan, hautatu taldeko edozein zati eta talde osoa hautatuko da.

Taldeko objektuak hautatzea

Ikonoa

Taldeko objektu indibidualak hauta ditzakezu taldean sartuz. Taldean sartzeko, egin klik bikoitza taldean eta, gero, egin klik nahi duzun objektuan hautatzeko. Modu horretan, taldeko objektuak ezabatu edo taldean objektuak gehitu ere egin ditzakezu. Taldearen zati ez diren objektuak, grisez agertzen dira.

Ikonoa

Taldetik irteteko, egin klik bikoitza taldetik kanpo.