Gradiente-betegarriak sortzea
Gradiente-betegarria bi kolore ezberdinen edo kolore bereko itzalen nahasketa inkrementala da, eta marrazki-objektuetan aplika dezakezu.
Gradienteak aplikatzeko:
-
Hautatu marrazki bat.
-
Aukeratu Formatua - Area eta hautatu Gradientea Betegarri mota gisa.
-
Hautatu gradiente-estilo bat zerrendatik eta sakatu Ados.
Gradiente pertsonalizatuak sortzea
Zure gradienteak sortu eta lehendik daudenak alda ditzakezu, eta gradiente-fitxategien zerrenda gorde eta kargatu ere egin dezakezu.
Gradiente pertsonalizatuak sortzeko:
-
Aukeratu Formatua - Area eta egin klik Gradienteak fitxan.
-
Hautatu zerrendako gradiente bat gradiente berriaren oinarri gisa erabiltzeko eta sakatu Gehitu.
-
Idatzi gradientearen izena testu-koadroan eta sakatu Ados.
Izena gradiente-zerrendaren amaieran agertuko da eta hautatuta egongo da editatzeko.
-
Ezarri gradiente-propietateak eta sakatu Aldatu gradientea gordetzeko.
-
Egin klik Ados botoian.
Gradienteak eta gardentasuna erabiltzea
Gradienteen propietateak eta marrazkien gardentasuna saguaren bidez doitu ditzakezu.
Marrazkien gradientea doitzeko:
-
Hautatu aldatu nahi duzun gradientea duen marrazkia.
-
Aukeratu Formatua - Area eta egin klik Gradienteak fitxan.
-
Doitu gradientearen balioak zure beharretara egokitzeko eta egin klik Ados botoian.
Objektu baten gardentasuna doitzeko, hautatu objektua, aukeratu Formatua - Area eta egin klik Gardentasuna fitxan.