Koloreak ordeztea

Bit-mapetako koloreak Tanta-kontagailua tresnaren bidez ordeztu ditzakezu.

Lau kolore ordeztu daitezke aldi berean.

Gardentasuna aukera ere erabil dezakezu irudi bateko eremu gardenak kolorearekin ordezteko.

Era berean, Tanta-kontagailua irudiko kolore bat garden bihurtzeko ere erabil dezakezu.

Koloreak Tanta-kontagailuaren bidez ordezteko

Ziurtatu erabiltzen ari zaren irudia bit-mapa (adibidez, BMP, GIF, JPG edo PNG) edo metafitxategia (adibidez, WMF) dela.

  1. Aukeratu Tresnak - Tanta-kontagailua.

  2. Egin klik Tanta-kontagailua ikonoan eta kokatu saguaren erakuslea irudian ordeztu nahi duzun kolorearen gainean. Tanta-kontagailua ikonoaren ondoko koadroan agertuko da kolorea.

  3. Egin klik irudiko kolorean. Kolorea lehen jatorrizko kolorea koadroan agertuko da eta kolorearen ondoko kontrol-laukia markatuta egongo da.

  4. Ordeztu honekin koadroan, hautatu kolore berria.

    Ohar-ikonoa

    Horrek Jatorrizko kolorearen agerraldi guztiak ordezten ditu irudian.


  1. Elkarrizketa-koadroa irekita dagoen bitartean beste kolore bat ordeztea nahi baduzu, markatu Jatorrizko kolorearen aurreko kontrol-laukia hurrengo errenkadan eta errepikatu 3-5 urratsak.

  2. Sakatu Ordeztu.

Iradokizun-ikonoa

Kolore-hautapenaren area zabaldu edo estutu nahi baduzu, handitu edo txikitu Tanta-kontagailua tresnaren perdoia eta errepikatu hautapena.