Sektoreak eta segmentuak marraztea

Elipsea tresna-barrak elipseak eta zirkuluak marrazteko tresnak ditu. Zirkulu eta elipseen segmentuak eta sektoreak ere marraztu ditzakezu.

Zirkulu eta elipseen segmentuak eta sektoreak ere marraztu ditzakezu.

  1. Ireki Elipseak tresna-barra eta egin klik Zirkulu atala edo Elipse atala ikonoan Ikonoa. Saguaren erakusleak sektorearen ikono txiki bat duen gurutze-itxura hartuko du.

  2. Kokatu erakuslea marraztu nahi duzun zirkuluaren ertzean, eta arrastatu zirkulua sortzeko.

    Iradokizun-ikonoa

    Zirkulu bat erditik arrastatuta sortzeko, sakatu arrastatu bitartean.


  3. Zirkuluak zuk nahi duzun neurria hartutakoan, askatu saguaren botoia. Zirkulu-erradioari dagokion lerroa zirkuluan agertzen da.

  4. Kokatu erakuslea sektorearen lehenengo muga ezartzea nahi duzun lekuan eta egin klik.

    Ohar-ikonoa

    Erakusleari jarraitzen dion erradioaren lerroa zirkuluaren mugetara mugatuta dagoenez, dokumentuko edozein lekutan egin dezakezu klik.


  5. Kokatu erakuslea sektorearen bigarren muga ezartzea nahi duzun lekuan eta egin klik. Osatutako sektorea bistaratuko da.

Zirkulu edo elipse baten segmentua marrazteko, jarraitu zirkuluan oinarritutako sektorea sortzeko urratsei.

Elipsean oinarritutako arkua marrazteko, aukeratu arku-ikonoetako bat eta jarraitu zirkuluan oinarritutako sektorea sortzeko urratsei.