Objektuak konbinatzea eta formak sortzea

Konbinatutako marrazki-objektuak elkartutako objektuak bezala aritzen dira, salbuespen bakarra da taldean ezin zarela sartu objektu indibidualak editatzeko.

Ohar-ikonoa

2D objektuak bakarrik konbina ditzakezu.


2D objektuak konbinatzeko:

  1. Hautatu bi 2D objektu edo gehiago.

  2. Aukeratu Aldatu - Konbinatu.

Taldeetan ez bezala, konbinatutako objektuek pilatze-ordenan azpi-azpian dagoen objektuaren propietateak hartzen dituzte. Konbinatutako objektuak bereiz ditzakezu, baina jatorrizko objektuaren propietateak galdu egingo dira.

Objektuak konbinatzean, zuloak agertzen dira objektuak gainjartzen diren lekuan.

Objektuak konbinatzeko ilustrazioa

Ilustrazioan, konbinatu gabeko objektuak ezkerrean agertzen dira, eta konbinatutakoak eskuinean.

Formak sortzea

Formak eraiki ditzakezu Formak -Batu, kendu eta ebaki komandoak aplikatuz bi marrazki edo gehiagotan.

Ohar-ikonoa

Forma-komandoak 2D objektuekin bakarrik erabil daitezke.


Sortutako formek pilatze-ordenan azpi-azpian dagoen objektuaren propietateak hartzen dituzte.

Formak eraikitzeko:

  1. Hautatu bi 2D objektu edo gehiago.

  2. Aukeratu Aldatu - Formak eta aukera hauetako bat:

Forma-komandoak

Ondorengo ilustrazioetan, jatorrizko objektuak ezkerrean daude eta aldatutako formak eskuinean.

Formak - Batu

Formak batzeko ilustrazioa

Hautatutako objektuen area pilatze-ordenan azpi-azpian dagoen objektuaren areari gehitzen dio.

Formak - Kendu

Formak kentzeko ilustrazioa

Hautatutako objektuen area pilatze-ordenan azpi-azpian dagoen objektuaren areatik kentzen du.

Formak - Ebaki

Formak ebakitzeko ilustrazioa

Hautatutako objektuen gainjartze-areak forma berria sortzen du.

Gainjartzetik kanpo dagoen area kendu egiten da.