Kolore pertsonalizatuak definitzea

Definitu kolore pertsonalizatuak eta gehitu hauek kolore-paleta pertsonalizatura.

Kolore pertsonalizatu bat definitzeko

  1. Hautatu Formatua - Area, egin klik Area fitxan eta sakatu Kolorea botoia. Aurredefinitutako paleta-koloreen taula bat bistaratuko da.

    Abisu-ikonoa

    Kolore pertsonalizatuak kolore-paleta pertsonalizatuan gordetzen dira.


  2. Egin klik, taulan, zuk definitu nahi duzun kolorearen antzekoa den beste kolore batean. Ezkerreko 'Kolorea' arean dagoen edozein kolore-paletako kolorea hauta daiteke, edo kolore-taularen azpian dagoen Azken koloreak zerrendakoren bat hauta daiteke. Kolorea Berria aurrebista-koadroan agertuko da, elkarrizketa-koadroaren eskuinean.

  3. Sakatu Hartu botoia Hartu kolorea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

    Ohar-ikonoa

    LibreOffice aplikazioak RGB kolore-eredua besterik ez du erabiltzen koloretan inprimatzeko. Hautatutako kolorearen RGB balioak bistaratzen dira aurrebista-koadroen azpian.


  4. Sakatu Gehitu botoia kolore pertsonalizatua kolore-paleta pertsonalizatura gehitzeko. Kolorearentzako izen bat eskatzen duen elkarrizketa-koadro bat agertuko da. Sartu izen bat kolore berrirako. Kolorearen izenak bakarra izan behar du kolore-paleta pertsonalizatu lehen dauden koloreen artean.

Iradokizun-ikonoa

Pertsonalizatua kolore-paletako kolore bat kentzeko, hautatu Koloreak areako Pertsonalizatua kolore-paleta, hautatu ezabatu nahi duzun kolorea eta sakatu Ezabatu.