Objektuak antolatzea, lerrokatzea eta banatzea

Objektuak lerrokatzea

Dokumentuan kokatzen dituzun objektuak aurreko objektuaren gainean pilatzen dira bata bestearen atzetik. Hautatutako objektu baten pilatze-ordena aldatzeko, hau egin behar duzu:

  1. Egin klik berriro ordenatu nahi duzun objektuan.

  2. Aukeratu Aldatu - Antolatu laster-menua irekitzeko, eta hautatu antolatze-aukeretako bat:

    Ekarri aurrera: beste objektu guztien gainean kokatzen du objektua.

    Ekarri aurrerago: objektuen pilan leku bat aurrerrago kokatzen du objektua.

    Eraman atzerago: objektuen pilan leku bat atzerago kokatzen du objektua.

    Eraman atzera: beste objektu guztien atzean kokatzen du objektua.

    Objektuaren atzean: hautatutako beste objektu baten atzean kokatzen du objektua.

Objektu bat beste objektu baten atzean antolatzea

  1. Egin klik berriro ordenatu nahi duzun objektuan.

  2. Aukeratu Aldatu - Antolatu laster-menua irekitzeko, eta hautatu Objektuaren atzean. Saguaren erakuslea esku itxurako ikur bihurtuko da.

  3. Egin klik objektu batean, hautatutako objektua haren atzean antolatzeko.

Bi objekturen pilatze-ordena alderantzikatzea.

  1. Bi objektuak hautatzeko, sakatu Maius eta egin klik.

  2. Aukeratu Aldatu - Antolatu laster-menua irekitzeko, eta hautatu Alderantzikatu.

Objektuak lerrokatzea

Lerrokatu funtzioaren bidez, objektuak bata bestearekiko edo orrialdearekiko lerrokatu ditzakezu.

  1. Hautatu objektu bat orrialdearekiko lerrokatzeko edo hautatu hainbat objektu bata bestearekiko lerrokatzeko.

  2. Aukeratu Aldatu - Lerrokatu eta hautatu lerrokatze-aukeretako bat.

Objektuak banatzea

Drawen hiru objektu edo gehiago hautatzen badituzu, Banaketa komandoa ere erabil dezakezu tarte bertikala eta horizontala uniformeki banatzeko objektuen artean.

  1. Hautatu banatu beharreko hiru objektu edo gehiago.

  2. Aukeratu Aldatu - Banaketa.

  3. Hautatu banaketa horizontala eta bertikalaren aukera eta sakatu Ados.

Hautatutako objektuak uniformeki banatuko dira ardatz horizontalean edo bertikalean. Urrunen dauden bi objektuak erreferentzia-puntu gisa erabiliko dira, eta ez dira lekuz aldatuko Banaketa komandoa erabiltzean.