Formatuen barra
Formatuen barra erakusten da diagrama bat editatzeko moduan ezartzen denean. Egin klik bikoitza diagrama batean, editatzeko modua sartzeko. Egin klik diagramatik kanpo, edizio-modutik irteteko.
Diagrama baten formatua editatu dezakezu, Formatuen barrako kontrolak eta ikonoak erabiliz.
Hautatu diagramako elementua
Hautatu formateatu nahi duzun diagramako elementua. Elementua diagramaren aurrebistan hautatuta gelditzen da. Egin klik hautapenari formatua emateko botoian,hautatutako elementuaren propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Eman formatua hautapenari
Hautatutako elementuaren propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Diagrama mota
Diagrama mota elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Diagrama-datuen taula
Datu-taularen elkarrizketa-koadroa irekitzen du, digrama-datuak editatzeko.
Marra horizontalak
Formatuen barrako sareta horizontala ikonoak Y ardatzaren sareta bistaratzea aktibatzen du.
Erakutsi/Ezkutatu legenda
Legenda bat erakusteko edo ezkutatzeko, egin klik formatuen barrako legenda erakutsi/ezkutatu aginduan.
Testu-eskala
Diagramako testua berreskalatzen du diagramaren tamaina aldatzen duzunean.
Diseinu automatikoa
Diagrama-objektu guztiak kokagune lehenetsira eramaten ditu. Objektuen kokagunea bakarrik aldatzen du; fitxategi mota edo bestelako atributurik ez du aldatzen.