Diagramak erabiltzea LibreOffice suitean

LibreOffice aplikazioan datuak grafikoki aurkez ditzakezu diagrama batean, datu-serieak begiz konparatzeko eta datuetako joerak ikusteko. Diagramak kalkulu-orrietan, testu-dokumentuetan, marrazkietan eta aurkezpenetan txerta ditzakezu.

Diagrama-datuak

Diagramak honako datuetan oinarritu daitezke:

  1. Kalkulu-orrien balioak Calc gelaxka-areetatik

  2. Gelaxken balioak Writerren taulatik

  3. Diagramaren datuen taularen elkarrizketa-koadroan sar ditzakezun balioak (diagrama hauek Writer, Draw edo Impress aplikazioekin sor ditzakezu eta hauek kopiatu eta itsatsi Calc aplikazioan)

Diagrama txertatzeko

Diagramak txertatzea

Diagrama mota aukeratzea

Diagrama editatzeko

  1. Egin klik diagrama batean objektu-propietateak editatzeko:

    Tamaina eta kokalekua uneko orrialdean.

    Lerrokatzea, testu-egokitzea eta kanpoko ertzak, besteak beste.

  2. Egin klik bikoitza diagraman diagramaren edizio moduan sartzeko:

    Diagramaren datu-balioak (berezko datuak dituzten diagrametarako).

    Diagrama mota, ardatzak, tituluak, hormak eta sareta, besteak beste.

  3. Egin klik bikoitza diagramako elementuan diagrama editatzeko moduan:

    Egin klik bikoitza ardatz batean, eskala, mota eta kolorea editatzeko, besteak beste.

    Egin klik bikoitza legendako datu-puntu batean edo datu-serie batean, datu-seriearen balio grafikoak editatzeko.

    Datu multzo bat hautatuta duzula, egin klik bikoitza datu-puntu bakar batean datu-puntu horren propietateak editatzeko (adibidez, barra bakar bat barra-diagrama batean).

    Egin klik bikoitza legendan legenda bera hautatzeko eta editatzeko. Egin klik, eta ondoren klik bikoitza hautatutako legendako ikonoan esleitutako datu-serieak editatzeko.

    Egin klik bikoitza beste edozein diagrama-elementutan, edo egin klik elementuan, eta ireki Formatua menua, propietateak editatzeko.

  4. Egin klik diagramaren kanpoan uneko edizio modutik irtetzeko.

Iradokizun-ikonoa

Diagrama bat kalitate handian inprimatzeko, diagrama PDF fitxategi batera esporta dezakezu, eta fitxategi hori inprimatu.


Diagramaren edizio moduan, ikusi Formatuen barra dokumentuko goiko ertzetik gertu dauden diagramentzako.Diagramen marrazketa-barra dokumentuaren beheko ertz inguruan agertzen da.Marrazketa-barrak Draw eta Impress osagaien Marrazkia tresna-barrako ikonoen azpimultzo bat erakusten du.

Diagrama baten elementu batean klik bikoitza egin dezakezu, laster-menua irekitzeko. Laster-menuak komando asko eskaintzen ditu, hautatutako elementuari formatua emateko.

Diagrama-tituluak editatzea

Diagrama-ardatzak editatzea

Diagrama-legendak editatzea

Barra-diagramei testura gehitzea

3D ikuspegia