Diagrama morroia - Datu serieak

Diagrama-morroiaren orri honetan datu-serie bakoitzaren iturburu-barrutia aldatu daiteke, bakoitza bere aldetik, baita beren etiketak ere. Kategorien barrutia ere aldatu daiteke. Lehenengo datu-barrutia hautatzen da 'Datu-barrutia' orrian, eta ondoren beharrezkoak ez diren datu-serieak kendu edo datu-serieak gehitu beste gelaxka batzuetatik.

Iradokizun-ikonoa

Orri honetan aukera gehiegi daudela badirudi, zehaztu datu-barrutia Diagramen morroia - Datu-barrutia orrian, eta saltatu orri hau.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Diagrama....

Icon

Txertatu diagrama

Egin klik bikoitza diagrama batean, gero aukeratu Formatua - Datu-barrutiak


Elkarrizketa-koadro hau Calc edo Writer tauletan oinarritutako diagrametan bakarrik erabil daiteke.

Sakatu Shift+F1 eta kokatu kontrol baten gainean, hari buruz gehiago ikasteko.

Datu-serieak antolatzea

Datu-serieen zerrenda-koadroan, uneko diagramako datu serie guztien zerrenda ikus dezakezu.

Datu-serieak editatzea

  1. Egin klik zerrendako sarrera batean, sarrera horren propietateak ikusi eta editatzeko.

    Datu-barrutien zerrenda-koadroan, datu-serieen osagaien rol-izenak eta gelaxka-barrutiak ikus ditzakezu.

  2. Egin klik sarrera batean, eta, gero, editatu edukiak beheko testu-koadroan.

    Testu-koadroaren ondoko etiketak hautatuta dagoen rola adierazten du.

  3. Sartu barrutia edo egin klik Hautatu datu-barrutia aukeran, elkarrizketa-koadroa ikonotzeko eta barrutia saguarekin hautatzeko.

    Bata bestearen ondoan ez dauden hainbat gelaxkatako areak dituen datu-barrutia nahi baduzu, sartu lehenengo barrutia, gehitu eskuz puntu eta koma testu-koadroaren amaieran, eta gero sartu beste barrutiak. Erabili puntu eta koma barrutien arteko bereizle gisa.

Datu-rol baten (Y balioak kasu) barrutiak ez du etiketa-gelaxkarik izan behar.

Kategoriak edo datu-etiketak editatzea

Diagrama motaren arabera, testuak X ardatzean edo datu-etiketa gisa erakusten dira.