Diagrama morroia - Diagrama mota

Diagrama-morroiaren lehen orrian diagrama mota bat aukeratu daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Diagrama...

Icon

Txertatu diagrama


Sakatu Shift+F1 eta kokatu kontrol baten gainean, hari buruz gehiago ikasteko.

Diagrama mota bat aukeratzeko

  1. Aukeratu oinarrizko diagrama mota bat: egin klik 'Zutabea', 'Barra', 'Tarta' edo besteren bat dioen sarreretako batean.

    Eskuinaldeko edukiak aldatu egingo dira, aukera gehiago eskaintzeko, oinarrizko diagrama motaren arabera.

  2. Nahi baduzu, egin klik aukeretako batean. Morroian ezarpenak aldatzen dituzun bitartean, ikusi aurrebista dokumentuan, diagramak izango duen itxura ikusteko.

Sakatu Shift+F1 eta apuntatu kontrol batera, laguntza luzeagoa ikusteko.

Egin klik edozein morroi-orriko Amaitu aukeran, morroia ixteko eta diagrama sortzeko uneko ezarpenak erabiliz.

Egin klik Hurrengoa aukeran, hurrengo morroi-orria ikusteko, edo morroiaren ezkerraldeko sarreretan, orri horretara joateko.

Egin klik Atzera aukeran, aurreko morroi-orria ikusteko.

Egin klik Utzi aukeran, diagramarik sortu gabe morroia ixteko.